Aurkezpen ekitaldia Goiekiko instalakuntzetan izan da, ekainak 29 arratsaldean eta Goierriko Azokak inpaktua izan dezakeen eremu desberdinetako errepresentazio handiena batzen saiatu gara, osasun murrizketen ondorioz ezin izan da ekitaldi ireki bat antolatu.

Goierritarrak Goierrin kontsumitzea nahi dugu baita gure produktuak kanpoan ezagutzera eman ere. Goierrik eskaini dezakeen guztia web orrialde batean eskuragarri jarriz.

Ekitaldian Goiekik zergatik sinisten duen eta zergatik sustatu duen proiektu hau azaldu du. Borja Urretabizkaiak, sortzaileak, Goierriko Azokaren jatorria kontatu digu. Iritzi desberdinak ezagutu dira, merkataritza eta ekoizleen ikuspuntu eta errealitatetik eta zergatik den beharrezko gaur egun horrelako kanal digital bat adierazi dute. Plataforman sartuta dauden negozio batzuen testigantzak ere entzungai izan ditugu. Eta azkenik, marka eta komunikazioaz hitz egin da, bizirik dagoen proiektu bat dela adieraziz.


Iker Galparsoro, Goiekiko Zuzendariak adierazi duenez “Goierriko negozio desberdinei babesa emateko helburua duen erreminta da eta elkarlanean aritzeko komunitate izaera batekin sortua izan da”.


Goierriko Garapen Agentziak Goierriko merkatari eta zerbitzuak plataforma honen bitartez digitalizatzera animatu nahi ditu, eskualdeko produktu eta zerbitzuak online erakutsi, saldu eta erosteko aukera emanez. Goierriko Azoka plataforma digitalaren bitartez kontsumo ohitura berriak dituzten herritarrei iristeko aukera ahalbidetzen da baita Goierriko produktu eta zerbitzuak Goierriko mugez kanpo erakustea ere. Gaur egungo kontsumo ohitura berriei eta sustapen eta salmenta online plataforma berriei aurre eginez.


Goierriko Azoka plataforma digitalak, lau kategoriatako produktuak jasotzen ditu; Ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak eta ekoizleak. Web guneak erakusleiho digital bat edo salmenta online-a burutzeko aukerak ematen ditu, lehenengo aukeraren kostua 100 eurokoa delarik eta bigarrenarena 200 eurokoa. Goierriko udaletxeek koste honen zati bat finantzatuko dute. Plataforman izena emateko, web gunean dagoen formulario bat bete behar da. Behin beteta Goierriko Azoka lantaldea kontaktuan jarriko da izena eman duenarekin. Goierriko Azokan izena ematen dutenak produktuen argazkiak aldatzeko aukera izango dute, irekitako fitxa auto gestionatua izango da eta. Gainera, argazkirik izan ostean, Goierriko Azokak argazkilari baten laguntza eskaintzen du. Formakuntza digitala eskaintzeaz gain, Goierriko Azokak etengabeko aholkularitza zerbitzua eskainiko die plataforman sartzen direnei.


Helburuak:


Hainbat dira Goierriko Azoka plataforma digitalak dituen helburuak. Plataforma honek tokiko produktu eta zerbitzuen kontsumoa bultzatu nahi du, Goierriko udalerriak indartu, erosketa kanal berriak erabiltzen dituzten herritarrei tokiko produktu eta zerbitzuak eskura jarri, Goierriko ostalaritza, merkataritza, ekoizle eta zerbitzuen kalitatea Interneten ikusgai jarri, kontsumo ohitura berriei eta tokiko ekonomiari kalte egiten dioten plataforma handiei aurre egin eta nola ez, berrabiarazi proiektuan egindako diagnosietan, beste batzuen artean, digitalizazioa aipatu dutenei behar bezala irtenbide bat eman, aholkularitza eta formakuntzaren bitartez Goierriko merkataritza eta zerbitzuak indartuz.


Emandako urratsak:


Plataforma jaio zenetik orain arte, Goierriko Azoka martxan egon da baina lehenengo urte honetan komunikazio ekintza gehienak parte hartzaileak bilatzen zentratu dira. Ekimenaren informazioa zabalduz email bidezko kanpainak egin dira, Udaletxeekin elkarlanean Goierri bailarako herrietan aurkezpen presentzialak egin dira eta Instagram profil bat zabaldu da, non hasiera batean estrategia negozioak erakartzean zentratzen zen. Orain, profil honek jada plataformara sartuta dauden negozioen publizitatea egitean zentratzen da.


10 herrialde desberdinetako 33 negozio sartu dira web gunean eta beste hainbat interesatuta daudela esan digute. Beraz, gaur egindako aurkezpen ofizialaren ostean, uda amaiera arte erakartze fase honetan lanean jarraituko dugu. Esku-orri batzuen banaketa martxan jarriko da uztaileko hilabetean eta WhatsApp bidezko kanpaina bat egitea baloratzen da. Udatik bueltan, kontsumitzaileei zuzendutako kanpainetan lanean jarriko gara.

IMG 8351