• Sarrerak doakoak dira bi ekitaldietarako, baina Covid-19aren aurrean bermatu beharreko segurtasun eta prebentzio neurriak medio, gonbidapenak eskuratu behar dira lazkao.eus atarian, Agenda atalean.

Uda kutsuak darrai Lazkaon. Musika eta zinema izango ditu osagai datozen egunetan.

Uztailaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, kontzertua eskainiko du Ainhoa Larrañaga abeslariak Skate Parkean. Ainhoa Larrañaga, 20 urteko hernaniarra, Go!Azen Telesailean egin zen ezagun. Coach gisa ere parte hartu zuen Bago!AZ programan bi urtez. Aktore ibilbidea musikarekin uztartu du eta bakarkako ibilbide berri bati ekingo dio 'Eskumiñak' disko berriarekin.

Bestalde, datorren astelehenean, uztailak 12, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30ean, Lazkao Txiki Plazan aire libreko zinea izango da aukeran: haurrentzako ‘Lur eta Amets’ filma, eta helduentzako ‘El Escándalo’.

  • ‘Lur eta Amets’: Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza bat dute asteburu honetan eta amonaren etxean utzi dituzte bikiak asteburua pasatzeko. Baina Andere eta Baltaxar katuaren botereei esker, asteburu hau ez da arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira eta, garai eta mende ezberdinetan abentura gazi-gozoak biziz, denboran zehar bidaiatuko dute gure historian zehar. Beti izango dira protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordainezinarekin. Baina, zoritxarrez, garai eta garai bakoitzean ere gaiztoak izango dituzte atzetik.
  • ‘El escandalo’: Telebistaren sektorea. Fox News albiste katearen buru, Roger Ailes (John Lithgow), bere belaunaldiko telebista ekoizlerik onenetakoa, baina baita gizon krudel eta autoritario bat ere, bere langileei buruzko iruzkin zakar eta sexistak egiten oso trebea. Gretchen Carlson (Nicole Kidman) telebistako aurkezle eta izarrak hitz egitea erabakitzen duenean, sekulako iskanbila sortuko da. 2016an, kazetariak industria mediatikoa astinduko zuen, sexu-abusuagatik salaketa jartzean. Orduan erabaki beharko dute Megyn Kelly (Charlize Theron) eta Kayla Pospisil (Margot Robbie) bere lankideek exekutibo boteretsuaren aurka aurpegia eman ala ez. 2016an Fox Newsen gertatu ziren sexu-abusuen inguruko eskandaluaren inguruko benetako gertakarietan oinarritutako filma da, Emmy Jay Roach saria lau aldiz irabazi zuena eta Charles Randolph Oscar sariaren irabazleak idatzia.

Sarrerak doakoak dira bi ekitaldietarako, baina Covid-19aren aurrean bermatu beharreko segurtasun eta prebentzio neurriak medio, gonbidapenak eskuratu behar dira www.lazkao.eus atarian, Agenda atalean.

Agenda07