• Ikastaro honek literaturara hurbiltzeko irakurbide feministez hausnarketa egitea izango du helburu.
  • Matrikulazio epea zabalik dago 943 08 80 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

Lazkaoko Jabetze Eskolaren udazken-negurako ikastaro sorta abian da. Hain zuzen, azken plaza batzuk daude eskuragarri ‘Irakurbide feministak literaturan’ ikastarorako.

Ikastaro honek literaturara hurbiltzeko irakurbide feministez hausnarketa egitea izango du helburu. Bide horretan, hezkuntza literarioak testuetara hurbiltzeko garatu izan dituen eredu matxistak gainditzeko saioak egingo dira, literatura geureganatzeko hartu ditugun joera zenbait zalantzan jartzeko asmoz. Izan ere, literatura-lanak geureganatu aurretik, irakurketak zedarritzeko eta mugatzeko joera zabalduegi dago.

Emagin elkarteak gidatuko du eta abenduaren 13an, urtarrilaren 10ean, otsailaren 14an eta martxoaren 14an gauzatuko da, 18:00etatik 20:00etara.

Matrikulazio epea zabalik dago 943 08 80 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

Lazkaoko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, ahalduntze prozesuen bidez, emakumeek euren eskubideen jabe egiteko eta euren bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko, eta beste emakumeekin sareak sortzeko.

Irakurbide Eskola page 001