• Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘El último duelo’ eta ‘Ron da error’.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

‘Agurra’ antzezlanak zabalduko du asteburua Arerian ostiralean, azaroak 19, arratsaldeko 20:00etan. Maitasuna eta gorrotoari buruzko obra da, barrengo arrangura eta damuari buruzkoa. Iragan berari lotuta dauden bi gizon bakartien istorioa. Agurtzane Intxaurragak zuzenduta eta Iñigo Gastesi eta Kandido Uranga aktorrek antzeztuta.

Sinopsiak honela dio: “Aita izango dela jakin duen semea, buruko gaixotasuna duela jakin duen aitarengana doa kontu eske, ahanzturan erori aurretik, boxeo borroka bat egiteko prest. Kolpeek, urteetan isildutako minak eta beldurrak azaleratuko dituzte. Gizon “ahularen” eta gizon “indartsuaren” arteko aurrez aurreko honetan, asko dago jokoan. Semeak dena irabazteko dauka, aitak aldiz, dena galtzeko”.

Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala:

  • ‘El último duelo’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 20 (19:30 eta 22:00), igandea 21 (19:30) eta astelehena 22 (21:00, Ikuskizunaren Eguna). ‘Benetako gertaeretan oinarritua. Frantzia, 1386. Jean de Carrouges zaldunaren (Matt Damon) eta Jacques LeGris ezkutariaren (Adam Driver) arteko liskarra kontatzen du, lehenengoak bere emazte Marguerite de Carrougesez (Jodie Comer) abusatzea leporatu baitzion bigarrenari. Karlos VI.a erregeak gatazka konpontzeko modurik onena hil arteko duelua dela erabaki du. Garaitzen duena irabazlea izango da, baina ezkutariak irabazten badu, zaldunaren emaztea zigor gisa erreko dute salaketa faltsuengatik’.
  • Txikienentzat, ‘Ron da error’ larunbatean eta igandean 17:00etan. “Robotak haurren lagunik onenak bihurtu diren mundu batean girotuta dago, eta Barney 11 urteko mutikoaren istorioa kontatzen du. Bere lagun robotak erabat funtzionatzen ez duela jakingo du, garraioan kaltetu egin dutelako entregatzeko”.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Agurra