• Argazkiak Berminghanenak badira ere, bilduma Martin Garcia Garamendik osatu du, Lemnikasta zientzia sare herrikoiko kideak.
  • Lazkaoko erakusketa gelan egongo dira ikusgai. Abenduaren 10ean hitzaldia eskainiko du Martin Garcia Garamendik Lazkaoko Erakusketa Gelan arratsaldeko 19:00etan.

Lazkaoko Udalak Martin Garcia Garamendik osatutako argazki bilduma herrira ekarriko du, eta bertan Jose Brunet Berminghanek XIX. mendean Goierrin egindako argazkiak egongo dira ikusgai. Argazki guztien artean, Lazkaoko batzuk daude, eta hauek datorren abenduaren 17a bitarte egongo dira ikusgai herriko erakusketa gelan.

Garcia Garamendi Lemniskata zientzia sare herrikoiko kidea da. Berak azaldu duenez, erakusketa hau antolatzeko “bi urte luze izan dira, lan handia dago honen atzean, baina emaitzarekin oso-oso gustura nago. Beraz, merezi izan du egindakoak”. Hain zuzen, hitzaldia eskainiko du Lazkaon abenduaren 10ean, 19:00etan hasita, Erakusketa Gelan.

Brunet Berminghan argazkilaria tradizio komertzial handiko familia batean jaio zen eta hainbat negozio eta enpresaren sustatzailea izan zen. Garai hartako politikan ere eragina izan zuten. Lehen eta bigarren iraultza industriala egin zuten guztiekin ahaidetu ziren.

 

Lemniskata