• Hiru egunez hainbat idazle eta musikari pasako dira herriko pilotalekutik.

XXXIII. Liburu eta Disko azoka antolatu dute Gerrikok eta Lazkaoko Udalak asteburu honetarako herrian; hain zuzen, abenduaren 17tik 19ra bitartean, ostiraletik igandera. Azoka herriko pilotalekuan egingo da, eta hiru egunez hainbat idazle eta musikari pasako dira bertatik. Hainbat ekintza antolatu badira ere, azoka hiru egunez egongo da irekita.

Lehenengo egunean, ostiralean, lau liburu aurkezpen eta disko aurkezpen bat egingo dira: Irati Garmendiaren ‘Xomorro lapurra’, Monika Arratibelen eta Xabi Etxanizen­ ‘Laino txiki, egizu negar poliki’, Enara Garmendiaren ‘Etxetik Ameriketara’ eta Amaia Telleriaren ‘Pitzatuta gaude denok’ aurkeztuko dira. Bestalde, ostiralean izango den musika taldea Huntza izango da, ‘Ezin ezer espero’ lana aurkeztuko baitu taldeak. Lehenengo egunaren ordutegia 16:30etatik 19:00etara bitartean da.

Larunbatean, aldiz, liburu aurkezpenez gain, buruhandiak eta erraldoiak animatuko dute eguna. Hiru aurkezpen egingo dira: Lierni Azkargortaren ‘Eripoemia’, Elordi Garciaren ‘Imparable hasta la médula’ eta Mikel Antzaren ‘Arroz urez’ lanak aurkeztuko dira. Bigarren eguneko ordutegia 10:00etatik 13:00etara da.

Azkenengo egunean, igandean, ez da aurkezpenik izango, baina bi emanaldi antolatu dituzte: Maider Urretabizkaiaren eskolako Sormen Artistikoko ikasleek ‘Kolore kolore!!!’ antzezlana eskainiko dute, eta Lazkaoko Musika Bandak eta Kantakak, berriz, Gabonetako kontzertua. Azken egunaren ordutegia 11:00etatik 13:00etara izango da.

Liburu eta disko azoka Laz