•  Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, Herriko Plazan ez da haurrei eskutitzak jasotzeko ohiko harrerarik egingo.
  • Aurrez, abenduaren 23an, osteguna, Arerian ongietorria emango diete herriko txikienek eta Olentzero eta Mari Domingiri gutuna bidaltzeko zakua ezarri da Udaletxe atarian.

Gabon usaia da nabari Lazkaon. Ohiko eran, segurtasun neurri oro betez, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingik kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena. Arratsaldeko 17:30ean aterako dira Areria kultur gunetik eta herrian zehar kantuan aritzeko geldialdi ugari egingo dituzte. Hala ere, Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, Herriko Plazan ez da haurrei eskutitzak jasotzeko ohiko harrerarik egingo.

Aurrez, abenduaren 23an, osteguna, Arerian ongietorria emango diete herriko txikienek. Goizeko 09:30ean  HH5 haurrek, HH3 eta HH4 mailakoek goizeko 10:00etan eta LHkoek 11:00etan.

Olentzero eta Mari Domingiriren lana errazteko, gutuna bidaltzeko zakua ezarri da Udaletxe atarian. Pasa den astean, Ikastolan, zuhaitzean jartzeko apaingarria eta gutuna idazteko eskuorria banatu zuen Udalak. Idatzi guztiak Udal sarreran jarritako zakuan entregatu ahal izango dira abenduaren 24 eguerdira bitarte.

Udalak zuhurtziaz jokatzeko eta ezarritako segurtasun eta prebentzio oro betetzeko deia luzatzen die herritarrei.

IMG 1792