• Pedro Pereiro Farmazia, Mamufo Laboreak eta Amets Bat arropa denda saltokietako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien. 20 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.450 bozka jaso dira.
  • Botoa eman dutenen artean bost sari zozkatu dira, 300 euroko bat eta lau 100 euroko. Honakoak izan dira saridunak:Leire Gutierrez Sacristan, Nekane Arratibel Insausti, Agueda Elizondo Gomez de Segura, Alberto Piñeira Rodriguez eta Mª Carmen Echeverria Razkin.

Gabonetako VII. erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak. Pedro Pereiro Farmazia, Mamufo Laboreak eta Amets Bat arropa denda saltokietako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien:

  1. SARIA: Pedro I. Pereiro Farmazia
  2. SARIA: Mamufo Laboreak
  3. SARIA: Amets Bat Erropadenda

Diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. 20 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.450 bozka jaso dira.

Botoa eman dutenen artean bost sari zozkatu dira, 300 euroko bat eta lau 100 euroko. Honakoak izan dira saridunak:   Leire Gutierrez Sacristan, Nekane Arratibel Insausti, Agueda Elizondo Gomez de Segura, Alberto Piñeira Rodriguez eta Mª Carmen Echeverria Razkin. Lehiaketan parte hartu duten dendetan erabili ahal izango dituzte erosketa bonoak, urtarrilaren 5era arte.

Merkatariek irudimen handia erakutsi dute eta erakusleiho originalak eta ondo landutakoak egin dituzte.

Lazkaoko Udalak, herriaren garapen ekonomikoa bultzatu eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin antolatzen du erakusleiho lehiaketa: “herritarrek bertako saltokietan erosiz, saltokiak eta enplegua mantentzen dituzte. Covid-19ak eragindako une zail hauetan babes gaitezen elkar, eta babes ditzagun gure herriko merkatari, ostalari eta ekoizleak”.

Erakusleiho Lehiaketa 2021