• Aurreikusitako ikuslegoa ezarritako edukiera berrira egokitzeko eragozpenen aurrean, Udalak bi saioak atzeratzea erabaki du, herritarren segurtasuna bermatze aldera: martxoaren 12an izango dira.
  • Gaur egungo sarrerek martxoaren 12ko saioetarako balioko dute. Hala ere, sarreren itzulpena egiteko aukera ere zabaldu du Udalak.

‘Goazen 8.0’ ikuskizuna taularatzekoa zen gaur, abenduak 29, Areria Aretoan. Bi pase zeuden programatuak, bakoitzean 350 ikuslerekin. Baina LABIren Aholku Batzordeak, LABIren Batzorde Teknikoaren Irizpeneko gomendio zientifiko-sanitarioak eta Bizi Berri IV Plana aintzat hartuta, dekretu berri bati argi berdea ematea erabaki zuen atzo, abenduak 28: 51/2021 Dekretua, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren eremuan prebentzio-neurri espezifikoak zehazten dituena.

Gaurtik, abenduak 29, beste hainbat neurriren artean, oro har, edukiera % 60koa izango da mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan. Horrek zuzenki eragiten dio Areria Aretoari.

Aurreikusitako ikuslegoa ezarritako edukiera berrira egokitzeko eragozpenen aurrean, Udalak bi saioak atzeratzea erabaki du, herritarren segurtasuna bermatze aldera: martxoaren 12an izango dira.

Gaur egungo sarrerek martxoaren 12ko saioetarako balioko dute. Hala ere, sarreren itzulpena egiteko aukera ere zabaldu du Udalak: Udaletxean bertan burutu behar da. Informazio gehiagorako 943 08 80 80 telefono zenbakira deitu daiteke edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

Barkatu eragozpenak. Zaindu gaitezen Lazkao.

PORTADA Untitled design 18