• Lazkao fundazioko kide da 1987an sortu zenetik, eskualdeko gainerako udalerriekin batera, eta ekarpena denen artean banatzen da, biztanleriaren arabera.

Lazkaoko Udalak 2022an 43.567 euroko ekarpena egingo dio Goierri Fundazioari. Lazkao fundazioko kide da 1987an sortu zenetik, eskualdeko gainerako udalerriekin batera, eta ekarpena denen artean banatzen da, biztanleriaren arabera. 

Goierri Fundazioaren helburua da hezkuntza, prestakuntza eta garapen tekniko-soziala, enplegua eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta gizarte- edo lan-egoera txarrean dauden pertsonen laneratzeko aukerak sustatzea, inolako irakaskuntza-maila edo -motari kalterik egin gabe. 

Bere eskaintzan Lanbide Heziketa, hainbat ikastaro, langabetuentzako prestakuntzak… daude. Fundazioaren helburua hezkuntza da, irakaskuntza-maila eta -generorik baztertu gabe, prestakuntza eta garapen tekniko-soziala oinarri, batez ere Goierriko eskualdean.

GoierriFundazioa