• Honelako azpiegiturak erabiltzeko eskaera burutu behar da Udalean apirilaren 8a baino lehen. Helburua da jaia era antolatuan burutzea, herritarrek era seguruan eta erosoan goza dezaten.

San Prudentzio jaiak gainean ditugu, eta bi urteko geldiunearen ostean, jai giroak hartuko ditu Lazkaoko kaleak. Udala urte hasieratik prestaketa lanetan dabil, eta horren harira, Mozorro Egunean karroza, ibilgailu eta jaimen joan-etorria antolatzeko pausuak ematen ari da, bereziki herritarren segurtasuna bermatze aldera. Helburua da jaia era antolatuan burutzea, herritarrek era seguruan eta erosoan goza dezaten.

Honelako azpiegiturak erabiltzeko eskaera burutu behar da Udalean apirilaren 8a baino lehen. Inprimakia www.lazkao.eus webgunean (deskargatu hemen inprimakia) edo udal bulegoetan dago eskuragarri.

Karrozak, motordun ibilgailuak eta jaimak erabili ahal izateko baldintzak honakoak dira:

  • Karrozak, jaimak eta ibilgailuak erabili ahal izateko aurrez eskaera egitea derrigorrezkoa izango
  • Karpek, karrozek edo ibilgailuek mozorroarekin lotura izan behar
  • Karpak ezingo dira erabat itxiak
  • Karpek, karrozek edo ibilgailuek plazako ekitaldiak eta ordutegiak errespetatu beharko dituzte.
  • Karpak, karrozak eta ibilgailuak jaso egin beharko dira jaia amaitzean.

Edozein zalantza argitzeko Udalera jo daiteke, 943 08 80 80 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera elektronikora idatzi.

 Mozorro 05