• 2020 eta 2021ean 24 eskaera egin ziren autoa eta motorra gidatzeko baimena euskaraz ateratzeagatik dirulaguntzak jasotzeko.
  • Eskaerak lazkao.eus -en bitartez burutu daitezke, egoitza elektronikoan, edota era presentzialean Udalean bertan.

Lazkaoko Udalak gidabaimena euskaraz ateratzeko diru-laguntza jarri du abian beste urte batez. 100 euroko diru-laguntza eskaintzen da. 2022ko deialdira aurkezteko epea abenduaren 31an amaituko da.

Dirulaguntzen onuradun izateko baldintzak honakoak dira: ezinbestekoa da Lazkaon erroldatuta egotea eta langabezian egotea edo ikaslea izatea. Diru-laguntza gidabaimena 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arteko epean ateratako herritarren artean banatuko da.

Eskaerak www.lazkao.eus -en bitartez burutu daitezke, egoitza elektronikoan, edota era presentzialean Udalean bertan. Informazio gehiago eskuratzeko 943 08 80 80 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi behar da.

Lazkaoko Udalak euskara sustatzeko helburuarekin ematen du urtero dirulaguntza hau. 2020 eta 2021ean 24 eskaera egin ziren autoa eta motorra gidatzeko baimena euskaraz ateratzeagatik dirulaguntzak jasotzeko.

gidatzen