• Legeak ezartzen du jokabide hau delitua dela, hutsegite larria, eta, beraz, 100 eta 100.000 euro bitarteko isunak ekar ditzake, egoeraren larritasunaren arabera.

Lazkaoko Udaltzaingoak herritarrei ohartarazpen bat egin die udan gertatzen den praktika kezkagarri bati buruz: oporretan dauden familiek etxeko animaliak abandonatzea.

Lehen kasuak atzeman dira Lazkaon: Lau Katu elkarteak, animalien babesaren alde lan egiten duenak, bi untxi eta hamar katu aurkitu ditu berriki. Lazkaoko Udalak eskerrak ematen dizkio Lau Katuri abandonatutako animaliak babestu eta zaintzeagatik, eta animaliei etxe bat emateko edo elkartearekin lankidetzan aritzeko interesa duten herritarrei Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez harremanetan jartzeko eskatzen diegu.

Jokabide hori delitua da, eta etxeko animaliak babesteko ekainaren 30eko 9/2002 Legeak zigortzen du. Legeak argi eta garbi ezartzen du animaliak abandonatzea hutsegite larria dela eta, beraz, 100 eta 100.000 euro bitarteko isunak ekar ditzakeela, egoeraren larritasunaren arabera. "Herritar guztiei gogorarazi nahi diegu haien ardura dela beren etxeetan dituzten animaliak uneo oro zaintzea eta babestea, oporraldiak barne".

Lazkaoko Udaltzaingoak animaliekiko ardura eta errespeturako deia egiten du. "Maskoten jabe guztiei gogorarazten diegu behar diren neurriak hartu behar dituztela beren animaliak oporretan ondo zainduta egongo direla ziurtatzeko. Gure konpainia-animaliak zaintzea eta babestea haiekiko erantzukizuna eta errespetuzko ekintza da. Elkarrekin lan egin dezagun uneoro euren ongizatea bermatzeko".

adotar gatos de rua