Metodo Ripleyren disko berria joan den ostiraletik, abenduaren 1etik, dago eskuragarri plataforma digital guztietan. Zortzi abesti, joan den martxoaren 16an kaleratutako albumari izena ematen dion singlea barne.

"Asko gozatu dugu grabatzen. Prozesu luzea baina polita izan da. Ez dugu hitzik Fernando Madinaren (Reincidentes) eta Xabi Bandiniren (Kerobia) laguntza eskertzeko". 

1+7 bat da. Albuma 30 segundoko abesti batekin hasten da, soinu-mundu sinple eta sendo bati ateak irekitzen dizkiona: "rock klasiko bat, Pop une zabalduekin".

"Grabazioaren formatu klasikoa behar bat bezala sentitzen dugu. Jendeari aurkezteko moduko proposamen serio bat izateko lan egin dugu. Itxura Records gure etxea izan da azken hilabeteotan".

Vuelo Cancelado-n Damian Peña entzun dezakegu Xabi Bandiniren eskutik, taldearen testuak abesten, Kerobiako kantariak emandako moldaketa nahastezinez gozatzen dugun bitartean.

Un Pasajero Más albuma Fernando Madinarekin itxi du, eta azken kantu hori Reincidentes taldearen lehen urteetako melodien ezaugarriekin pintzelatu du.

Entzuteko eta gozatzeko diskoa. "Eguberriak baino lehen buelta bat eman plataformetan. Oso pozik gaude taldearen lan eta bilakaera pertsonalarekin", dio Asier Jauregik (gitarra-jotzailea).

Lazkaoko Udalak emandako udal lokaletan entseatzen du taldeak, eta tokiko kultur eta sormen jarduerak bultzatzen lagundu du. Lazkaoko Udalak onena opa dio Metodo Ripleyri ekimen berri honetan eta Lazkaoko kultur eszenan egindako ekarpena balioan jarri du.