• Zubi berri honen irekierarekin Lazkaok bere azpiegiturak hobetzeko eta oinezkoen mugikortasuna sustatzeko aurrerapausoa eman du.

Dagoeneko zabalik dago Agauntza ibaiaren gaineko oinezkoentzako zubi berria, Lazkaoko ikastolaren inguruak San Migel elizarekin lotzen dituena. Azpiegitura proiektu garrantzitsu hau astelehen honetan, abenduak 11, ireki da jendearentzat, eraikuntza lan guztiak amaitu ondoren.

Zubia, 27.02 metro luze eta bao bakarrekoa, funtsezko lotura da lazkaotarren mugikortasunerako, eta lotura segurua eskaintzen du ibaiaren bi ertzen artean, ibaia udalerriarentzat elementu integratzaile bihurtuz. Pasabidea ingurunean ezin hobeto integratzeko, corten altzairua erabili da, elizako hareharriarekin eta plazan dagoen eskulturarekin bat egiten duen materiala. Gainera, galtzada-harrizko zoladura bat eta LED motako argiztapen moderno bat jarri dira, zubitik igarotzen direnen ikuspena eta segurtasuna bermatzeko.

Zubi berri honen irekierarekin, Lazkaok bere azpiegiturak hobetzeko eta oinezkoen mugikortasuna sustatzeko aurrerapausoa eman du.

20231211 162007

20231211 162109