• 2020an sortutako programak, Maizpide Euskaltegiaren, Lazkaoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta Euskal Herriaren eta Estatu Batuetako euskal jatorriko gazteen arteko loturak sendotzea du helburu.

‘Ateak Ireki’ ekimenean izena emateko epea zabalik da, Estatu Batuetako euskal diasporako gazteei eta Goierriko familiei zuzendutako programa. 2020an sortutako programak, Maizpide Euskaltegiaren, Lazkaoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta Euskal Herriaren eta Estatu Batuetako euskal jatorriko gazteen arteko loturak sendotzea du helburu.

Aurreko edizioak arrakasta handia izan zuen, 37 euskal amerikarrek parte hartu baitzuten Goierriko familietan hiru asteko egonaldi aberasgarriaz gozatuz. Esperientzia horretan, Maizpide barnetegian euskara ikasi eta euskal kulturan murgildu ziren, eta gazteei euren arbasoen lurraldea hobeto ezagutzeko aukera eman zitzaien, hizkuntzaren, historiaren, dantzaren, musikaren eta mitologiaren bidez.

2024an, Goierriko familiak gonbidatuta daude hiru astez beren etxeetan gazte bat hartuz ekimenean parte hartzera. Esperientzia hau ahaztezina eta aberasgarria izango dela uste dugu, batez ere etxeko gazteenentzat. 

Aurtengo edizioa ekainaren 22tik uztailaren 14ra bitartean egingo da, hiru astez. Familiekin igarotzeko denbira luzatzea erabaki da bizikidetzari denbora gehiago eskaintzeko. Gainera, aurten astean zehar ekintza gehiagotan parte hartzeko aukera eskainiko zaie etxeko gazteei. Euskal Diasporako kideekin egingo diren jarduerak Maizpide barnetegian egingo dira batez ere.

Aurreko edizioetako familiek ere parte har dezakete, eta etxebizitza bakoitzeko bi parte-hartzaile har daitezke. Goierriko udalerrietako familiak hurbiltasunagatik egokienak diren arren, eremu honetatik haratago dauden interesatuak ere kontuan izango dira.

Informazio gehiagolortzeko eta izena emateko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera jo edo https://www.ateakireki.eus/ webgunea bisitatu.