- “Lazkaoko jaien ezaugarri guztietan pentsatu nuen, eta horiek nola irudikatu. Niretzako Lazkaoko jaiak batasun momentu bat dira, non herritar guztiok helburu berarekin ateratzen garen kalera”.
- Kartel irabazlearen autoreak 200 euroko saria jaso du.
Haizea Milán lazkaotar gaztea aukeratu dute 2024ko San Prudentzio jaietako egitarauaren azal lehiaketako irabazle. Ilustrazio distiratsu eta koloretsu baten bidez jaien alaitasuna eta espiritu komunitarioa sintetizatzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da bere lana. Kartel irabazlearen autoreak 200 euroko saria jaso du.
Urte hasieran hasitako hautaketa-prozesuan, guztira 8 proposamen aurkeztu ziren. Kultura Batzordeak Haizearen kartela aukeratu zuen bere kalitate, originaltasun eta San Prudentzio ospakizunen esentzia kapsulatzeko moduagatik.
“Lazkaoko jaien ezaugarri guztietan pentsatu nuen, eta horiek nola irudikatu. Niretzako Lazkaoko jaiak batasun momentu bat dira, non herritar guztiok helburu berarekin ateratzen garen kalera. Horregatik, sentimendu hori kalejira baten bidez irudikatu nahi izan nuen, San Prudentzio jaietan pentsatzen dudanean burura datozkidan unerik onenak ahaztu gabe. Hori guztia, gure herriak janzten duen kolore horiari eutsiz”, azaldu du lazkaotar gazteak.