- Apirilaren 29ko bazkarian, funtsezkoa izango da jarrera errespetuzkoa izatea, zarata eta gatazkak saihestea, janariarekin ez jolastea eta antolatzaile eta laguntzaileen jarraibideak betetzea.
Datorren apirilaren 29an, asteartean, San Prudentzio jaien testuinguruan, Lazkaok Umeen Eguna ospatuko du, herriko txikienen gozamenerako bereziki antolatutako jardunaldia. Ekintza ugari izango dira, elkarrekin gozatzeko eta partekatzeko une berezia izango dena.
Jardunaldia giro egokian eta atseginean gauzatzeko, Lazkaoko Udalak jokabide arau batzuk zehaztu ditu. Arau horiek umeei jarrera arduratsua eta errespetuzkoa izatearen garrantzia gogorarazteko helburua dute, baita antolatzaileei eta laguntzaileei laguntzeko eta beste parte-hartzaileekin harreman egokia izateko ere.
Bereziki eskatzen da, umeen bazkarian antolatzaile eta laguntzaileen jarraibideak errespetuz betetzea, zaratarik sortu gabe edo janariarekin jolastu gabe jokabide egokia izatea eta ahal den neurrian bazkariaren hasieran eta amaieran laguntzea eskatzen da. Jokabide desegokirik atzemanez gero, gurasoei deituko zaie eta umea bazkaritik aterako da.
“Giro ona guztion ardura da”, azpimarratu du Udalak, herritarrei ospakizunaren arrakastan laguntzeko deia eginez. Guztion lankidetzarekin, Umeen Eguna egun paregabea izango da, non poza, errespetua eta elkarbizitza izango diren protagonista nagusiak.