75 gaztek parte hartuko dute euskarazko unibertso digitala sustatzea helburu duen ekimenean.
- NOIZ: 2025eko abenduak 16, 08:45–13:55 bitarte
- NON: Lazkaoko Ikastolan eta Areria aretoan
- NOR: Lazkaoko Ikastolako Batxilergoko 1. mailako 75 ikasle
- ZER: 5 lantegi prakJko, hitzaldi interakJbo bat, zozketa eta Zainduz Saretu ihes-jokoa
Dagoeneko zazpi urteko ibilbidea egina duen XARE egitasmoa lehenengo aldiz iritsiko da Lazkaora.
GAZTEAK, Informazioaren eta Komunikazioaren TEKNOLOGIAK (IKT), eta EUSKARA dira jardunaldi hauen zutabeak, eta horien inguruan ardazten da ekimenaren helburu behinena ere: euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ikusarazi nahi ditu gazteen artean. Eta, lanabesak ezagutu ez ezik, ikasleek tresna horiek balioan jar ditzaten nahi du, eta gazteak, hartzaile-kontsumitzaile izateKk, euskarazko ekosistema digitala aberastuko duten sortzaile eta garatzaile izatera pasatu daitezen. Era berean, plano digitalean ere pentsamendu kriKkoa garatzeko tresnak eman nahi dizkie XAREk nerabeei.
Lazkao Ikastolak, Lazkaoko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babesten duten saio honek Lazkao ikastolako Batxilergoko 1. mailako 75 ikasle batuko ditu abenduaren 16an. Goizeko 9:00etan, ikastolan bertan, XARE ekimeneko lantaldeak harrera egin eta berehala abiatuko dute jardunaldia.
Askotariko edukiak eta formatuak
Hiru txandatan, tartean bi atsedenaldi eginda, ikasleek XARE jardunaldiak dakarren egitarau osoaz gozatuko dute:
- 5 lantegi: lanabes digitaletan trebatzeko eta horien aplikazio errealak ulertzeko • Arrasto digitalaz hausnartzeko hitzaldi interakKbo bat
- Zainduz Saretu ihes-jokoa
Errealitate birtuala, 3D inprimagailuak, app-ak nork bere neurrira sortzeko lanabesak, roboKka, bideomappinga, Adimen ArKfiziala eta pribatutasuna Sarean… askotarikoak dira gazteek jorratuko dituzten gaiak. Eta euskarazko unibertso digitala elikatzen diharduten profesional eskarmentudunak arduratuko dira XARE programa osatzen duten jarduera horiek guzKak gidatzeaz, euren grina kutsatu nahian gazteei: ERAGIN komunikazioa, TALAIOS kooperaKba, ELURMALUTA proiektu arKsKkoak, BIKONET telekomunikazio kooperaKba, EMAIZE sexologia zentroa eta MUNDU BERRIAK berrikuntza sexologikorako irabazi asmorik gabeko elkartea, PROTOMAKERS club eta GAME ERAUNTSIA euskarazko bideojokozaleak, besteak beste.
Zainduz Saretu ihes-jokoa aurtengo berritasuna
Lazkaon aurtengoa aurreneko aldia izango den arren, XAREk badu jada 7 urteko ibilbidea, eta edizioz edizio eraberritzeko eta eskaintza gaurkotzeko ahaleginean dihardu.
Zentzu horretan, Zainduz Saretu izeneko ihes-jokoa da aurtengo berritasun nagusia. Hainbat erronkaren bitartez, sare sozialetan gertatzen diren egoera errealak aztertuko dituzte gazteek: gorroto-diskurtsoak antzemango dituzte, ligatzerakoan “red flag” eta “green flag” seinaleak iden9fikatuko dituzte, sex9ng-ari buruz gogoeta egin eta “fake news” edo gezurren aurrean nola jokatu hausnartuko dute, besteak besteak. Gelan izango diren material fisikoak ez ezik telefonoetan instalatutako app bat erabiliz QR kodeak eskaneatu, arrastoak bilatu eta, lankidetzan, erabaki kolek9boak hartuko dituzte.
Lazkao, ez lehena ezta azkena ere
Lazkaoko hitzordu hau ez da XARE jardunaldien aurtengo lehen geldiunea, ezta azkena ere. BilboKk, IruñaKk, BaionaKk, BarakaldoKk, Amorebieta-EtxanoKk, ErrenteriaKk, LaudioKk eta DonosKaKk pasatu ostean iritsiko da Lazkaora, eta urtea amaitu aurreKk Gasteizen ere egingo du geldialdi bikoitza.
2017an abiatu zenetik eta 2025era bitarte, 14.340 gaztek hartu dute parte XARE jardunaldietan. 2025-2026 ikasturtean, 4.570 gazte gehiagorengana helduko da Euskarazko Kultura Digitala sustatzen duen egitasmo hau.
