Salmenta gaur arratsaldean hasiko da, 17:00etatik 19:00etara, herriko plazan jarritako karpan. Bonu bakoitzak 30 euro balioko du, eta 40 euroko erosketak egiteko aukera emango du kanpainarekin bat egin duten 58 establezimenduetan. Bihartik, urriaren 23tik, bonuak udaletxean izango dira salgai, harrera zerbitzuaren ordutegian, agortu arte. Kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan erabiltzeko epea azaroaren 30ean amaituko da.
Urriaren 26tik abenduaren 15era, Gipuzkoako udalerriek jarduera fisikoko liga birtual batean parte hartuko dute, eta kilometro bakoitzak izango du garrantzia. Erronkarekin bat egiteko, herritarrek WELLK aplikazioa deskargatu, izena eman eta beren udalerriko taldearekin bat egin beharko dute. Hortik aurrera, kilometroak pilatzeko aukera izango dute oinez, korrika, bizikletaz edo GPS bidez neur daitezkeen bestelako kirol-jarduerak eginez.
"Bularretik ehundutako aitortzak" dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia izango dira gaur, urriak 21, 19:00etan. Asteburuan, berriz, "La isla olvidada" haurrentzako filma eta "Arriba Tutto" helduentzako filma izango dira ikusgai Arerian.
Irteera 07:30ean izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik autoz joango dira Urkillagara, ibilaldiaren abiapuntura. Guztira, 13 kilometroko ibilbidea egingo dute, 600 metroko desnibel positiboarekin. Sastarriko lepotik eta tontorretik igaro ondoren, Lareoko urtegitik barrena jarraituko dute Lizarrustira iritsi arte.







