• Izena emateko epea zabalik dago: Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko aplikazioan, telefonoz (943 08 51 93) edo bertara joanda.
  • Izena emateko lehentasuna izango dute aurreko denboraldian ibili ziren ikasleek, baina ikasle berrien eskaera eta izen ematea zabalik dago.
  • Igerileku estalia abuztuaren 9tik 15era itxita izango da ur aldaketa eta mantenimendu lanak egiteko. Igerileku estali-gabeen kasuan, egunero irekita egongo dira.
  • Urte berezia ari da izaten 2021a covid-19aren ondorioz: erabilera mugatua egon da, jendeak egoki errespetatu ditu segurtasun neurri guztiak, igerilekua erabiltzeko eran ere nabaritu da ardura handiagoa eta erabiltzaile kopuruak gora egin du iazkoaren aldean: 14.015 izan ditu igerilekuak, azken asteburuaren faltan.
  • Igerileku estali-gabeak irailak 5a bitarte zabalik egongo dira, egunean bi txandetako aukerarekin.
  • Ekintza bakarra eten da, piraguismoa, begirale batek Covid-19an positibo eman ostean. Gainerako ekintzak aurreikusi moduan garatu dira.