•  Honako filmak izango dira aukeran: El Padre (The Father), Gusanos, El Profesor Persa, Rock And Roll Eddie, La Chica Del Brazalete (estrenaldia), Mina Y El Mundo De Los Sueños, Mi Niña eta Tom eta Jerry.
  • Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da lazkao.eus -en.
  • Asteburu honetan Lazkaon dauden ekimenak: Hezurbeltzak emanaldia eta “Elfkins” eta “Manual de la buena esposa” filmak.
  • Kultur eskaintza interesgarriarekin hasi da urtea Lazkaon: KEA ahots taldearen kontzertua eta bi filmeren emankizuna izango da asteburu honetan.

Lazkaoko Udalak, nahiz eta oraindik Covid-19aren eragina nabarmena izan eta ondorioz segurtasun neurri oro betetzen jarraitzea ezinbestekoa den, ekitaldi kulturalen agenda berreskuratzeari ekin dio gutxinaka. “Luze doa pandemia eta aisialdia asko murriztu zaigu. Kultura segurua da pandemia garaira egokituz antolatuta, eta hori bultzatuko dugu, herritarrei Lazkaon aisia eskainiz eta kulturaren sektorea lagunduz” azaldu dute udal ordezkariek.

  • Asteburu honetan Lazkaon dauden ekimenak: Baserritar Ekoizleen Gidaren aurkezpena eta bi zine saio: “En guerra con mi abuelo” eta “Hasta el cielo”. 
  • 12 film izango dira aukeran: Erase una vez, Wonder woman 1984, Bonnie bears. Abentura historiaurrean, Onward, El incoveniente, Mi amigo Pony, El año que dejamos de jugar, Los Croods: una nueva era, Hasta el cielo, En guerra con mi abuelo, Manual de la buena esposa, eta Elfkins (euskaraz).
  • Zineaz gain, Udalak opera emanaldiei ekingo die berriz ere. Datorren urtarrilaren 8an ‘El barbero de Sevilla’ eskainiko da Gran Veronatik. Arratsaldeko 18:00etan izango da. Aurre-salmentan 8 eurotan salduko da sarrera eta egunean bertan 10 eurotan.