Donostiako Orfeoiak emanaldia egingo du Lazkaon urtarrilaren 27an, larunbata. Areria aretoan izango da, 20:00etan hasita. Sarrerak Lazkaoko udaletxean egongo dira salgai asteartetik aurrera, 20 euroan. Egunean bertan 25 euroko balioa izango dute. Sarrera guztiak zenbakituak izango dira.

Olentzero eta Maridomingi Lazkaon. Yurena Sanchéz Paniagua-ren argazkiak.

Ostiralean hasi eta igandera bitartean egingo da euskarazko liburuen eta diskoen azoka Lazkaon. Herrian egiten den 29.edizioa izango da aurtengoa.

Gabon eguneko jaiotza biziduna Lazkaon. Yurena Sanchéz Paniagua-ren argazkiak.

Jundajo txarangak X. urteurreneko ekitaldia egingo du bihar, ostirala, Arerian. Jaialdira joan ahal izateko sarrerak eskuratu behar dira udaletxean. Doan dira sarrerak, baina ekitaldira joan ahal izateko sarrera erakutsi beharko da sarreran.

Euskara urtean egun batez da ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Horregatik, Lazkaoko Udalak ospakizun egun hau baliatu nahi du euskara urte guztian zehar kalera, lantokira, ikastetxera, etxera… eramateko deia egiteko.