Mugikortasun Astearen barruan San Benito Ikastolako ikasleek bide segurtasunari buruz egindako irudiak saritu dituzte. Maila bakoitzeko talde baten lana nabarmendu dute, eta txirrinduan jartzeko linterna bat jaso dute opari. Mugikortasun Astean parte hartu duten ikasle guztiek diploma bat jaso dute, mugikortasuna bultzatzeko egin duten saiakeragatik. 

San Migel eguna eta jubilatuen eguna iruditan:

Asteburu honetan jarraituko dute sanmigeletako festen inguruko ekintzek Lazkaon. Larunbatean Jundajo txarangak eta Oin Arinek saioa egingo dute goizean eta arratsaldean egingo da sagardo festa. Igandean, berriz, Basherri Eguna izango da.

Asteburu honetan hasiko da zine denboraldia Lazkaon, Areria aretoan. Ohi bezala haurrentzako eta helduentzako saioak eskainiko dira aurten ere. Larunbat eta igande arratsaldetan haurrei zuzendutako film bat ikusi ahalko da, eta larunbat, igande eta astelehenetan helduentzako bat. Ikusleen Eguna astelehenetan izaten jarraituko du, eta zine denboraldia ekainera arte luzatuko da aurten ere.

Ostiralean, San Migel eguna, Lazkaon egingo den herri afarirako txartelak asteazkenean, irailak 27, eskuratu ahalko dira, udaletxean, 09:00etan hasi eta amaitu arte. Txartelak zenbatuta egongo dira.

Lazkaoko Udalak prestatu du kultura ikastaroen eskaintza 2017-2018 denboraldirako: yoga, aretoko dantzak, sevillanak, orratz lanak, makinaz josten ikasteko ikastaroa eta robotika ikastaroa egiteko aukera egongo da.