Asteburu honetan hasiko da zine denboraldia Lazkaon, Areria aretoan. Ohi bezala haurrentzako eta helduentzako saioak eskainiko dira aurten ere. Larunbat eta igande arratsaldetan haurrei zuzendutako film bat ikusi ahalko da, eta larunbat, igande eta astelehenetan helduentzako bat. Ikusleen Eguna astelehenetan izaten jarraituko du, eta zine denboraldia ekainera arte luzatuko da aurten ere.

Ostiralean, San Migel eguna, Lazkaon egingo den herri afarirako txartelak asteazkenean, irailak 27, eskuratu ahalko dira, udaletxean, 09:00etan hasi eta amaitu arte. Txartelak zenbatuta egongo dira.

Lazkaoko Udalak prestatu du kultura ikastaroen eskaintza 2017-2018 denboraldirako: yoga, aretoko dantzak, sevillanak, orratz lanak, makinaz josten ikasteko ikastaroa eta robotika ikastaroa egiteko aukera egongo da.

San Migel eguna eta jubilatuen eguna iruditan:

Asteburu honetan jarraituko dute sanmigeletako festen inguruko ekintzek Lazkaon. Larunbatean Jundajo txarangak eta Oin Arinek saioa egingo dute goizean eta arratsaldean egingo da sagardo festa. Igandean, berriz, Basherri Eguna izango da.

Ostiral honetan egingo da zinema kalean egitasmoaren saioa. Bi film ikusteko aukera egongo da, bat haurrei zuzendutakoa eta bestea helduei. Haurren kasuan "Tom Txiki" izango da ikusi ahalko den pelikula, eta helduei zuzendutakoa "Que Dios nos perdone" izango da. Bi emanaldiak Lazkao Txiki plazan izango dira. Haurren emanaldia 19:30ean izango da eta helduena 22:00etan hasiko da.