Azaroaren 18an, larunbata, Arerian ikusi ahalko den "Pinotxo, hariekin lotu gabe" musikala aurkeztu dute. Aitor Biain musikaleko zuzendariak eta Ganbara Faktoriako kideak azaldu duenez, "familia osoarentzako musika, dantza, antzerkia, magia, argiak eta ikusentzunezkoak nahasten ditu" musikalak. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena du saioak, tartean atseden txiki batekin, eta "argiztapen lan izugarri batekin".

Lazkaoko Benediktarren Fundazioa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte hilaren 10erako eta 11rako. Azaroaren 10ean, ostirala, 18:30ean izango da bisita, gazteleraz. Eta azaroaren 11n, larunbata, 11:30ean, euskaraz.

Txalo taldeak "Etxeko saltsak" antzezlana aurkeztuko du azaroaren 10ean, ostirala, Lazkaoko Areria aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude dagoeneko, udaletxean eta Areria aretoan. Sarrera bakoitzak 10 euroko kostua izango du.

Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Beka martxan dago. Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Bekarako eskaerak 2018ko urtarrilaren 19rako aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00etarako, Gerriko Kultur Elkartean.

‘Pinotxo, hariekin lotu gabe’ euskarazko musikala Lazkaon ikusi ahalko da azaroaren 18an. Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak taularatuko du obra, Aitor Biainen zuzendaritzapean. Oñatin eta Donostian egindako saio arrakastatsuen ondoren, Arerian egingo du emanaldia taldeak, Iruñara, Bilbora eta Gasteizera joan aurretik.

Lazkaoko Udalak diru laguntza emango die euskara ikasten ari diren herritarrei. Euskarazko eskoletara joateagatik laguntzak urriaren 31 baino lehen eskatu behar dira, udaletxean, eta beharrezkoa izango da honako baldintzak betetzea: