Igogailu berria dagoeneko jarrita dago San Jose auzoko 19. eta 21. blokeen artean. Hurrengo asteetan kristalezko estalkia amaituko dute eta ingurua egokitzeko lanak egingo dituzte, urrian martxan jarri ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistiko, Bilduma eta Museoen Zerbitzuak eta Gordailuak antolatutako jardunaldia San Migel elizan egingo da, 12:30ean. Laura Calvo, Irlanda Fragoso eta Sergio Quintana adituek parte hartuko dute, Gipuzkoako ondare historiko-artistikoaren balioa eta haren kontserbazioaren garrantzia herritarrengana hurbiltzeko.
Lazkaoko Udalak Ikastolak udalerriaren garapen euskaldunean duen papera nabarmendu du, eta ekitaldiaren antolaketan inplikatutako pertsona guztien lana eskertu du.
Negozioei erreleboa prestatzen lagunduko die eta ekintzaile berriak martxan dauden establezimenduekin konektatuko ditu ekimenak







