Lazkaok Beneditarren Fundaziora bisita gidatuak, Kirol Sariak 2026 ekitaldia, abesbatzen kontzertua eta
2026-11-03 / ALBISTEAK
Lazkaok Beneditarren Fundaziora bisita gidatuak, Kirol Sariak 2026 ekitaldia, abesbatzen kontzertua eta "Sacamantecas" filmaren estreinaldia uztartuko ditu aste honetan

Beneditarren Fundaziora bisita gidatuak egingo dira ostegunean, azaroaren 5ean, 18:30ean, eta larunbatean, azaroaren 7an, 11:00etan. Ostiralean, azaroaren 6an, Kirol Sariak 2026 ekitaldia izango da Arerian, 19:00etan. Ostiralean bertan estreinatuko da "Sacamantecas" filma, eta astelehenera bitarte, azaroaren 9ra, izango da ikusgai euskaraz. Larunbatean, azaroaren 7an, berriz, Kantaka, Aita Donostia, Julian Barrenetxea eta Urmaiz abesbatzen kontzertua izango da San Migel parrokian, 19:00etan.

Gehiago irakurri...

Pausokaren hamargarren edizioa abiatu da Lazkaon, ongizatea eta elkarbizitza sustatzeko
2026-11-03 / ALBISTEAK
Pausokaren hamargarren edizioa abiatu da Lazkaon, ongizatea eta elkarbizitza sustatzeko

Adin guztietako herritarrei zuzendutako ibilaldiak astearte eta ostegunetan izaten dira, 10:30ean, Lazkaoko plazatik abiatuta. Orain arte bezala, hilabete bakoitzeko azken asteartean Lazkaoko Ikastolako ikasleak eta Txindoki zentroko erabiltzaileak elkartzen dira belaunaldien arteko ibilaldia egiteko.

Gehiago irakurri...

Amalur Mendi Elkarteak Lizartza-Axurdariora mendi irteera egingo du datorren igandean, azaroaren 8an
2026-11-02 / ALBISTEAK
Amalur Mendi Elkarteak Lizartza-Axurdariora mendi irteera egingo du datorren igandean, azaroaren 8an

Irteera 08:00etan izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik Lizartzara joango da taldea, ibilbideari ekiteko. Ibilbideak 10,5 kilometroko luzera eta 472 metroko desnibel positiboa izango ditu. Basabe errekatik, Axurdarioko trikuharritik, Elorrigainatik eta Arane errotatik igaroko da, eta Orexako bidetik itzuliko da Lizartzara.

Gehiago irakurri...

Lazkaotarrek Beneditarren historia eta ondarea gertutik ezagutzeko aukera izango dute azaroaren 5eko eta 7ko bisita gidatu berrietan
2026-11-02 / ALBISTEAK
Lazkaotarrek Beneditarren historia eta ondarea gertutik ezagutzeko aukera izango dute azaroaren 5eko eta 7ko bisita gidatu berrietan

Bisita gidatuak azaroaren 5ean, 18:30ean, eta azaroaren 7an, 11:00etan egingo dira, eta beneditarren ondare historikoa eta dokumentala ezagutzeko aukera eskainiko diete parte-hartzaileei.

Gehiago irakurri...

gehiago