Tailer hau Orobione egoitzan burutuko da urriaren 6an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Orobionen burutu zen.

Erosrketak adinekoen kasuan aurretik eta ondoren dituen ondorioak azaldu zituzten. Hori dela eta zenbait aholku praktiko eman zituzten norberak etxean kontutan har ditzan. Elikaduraren garrantzia ere azpimarratu zuten eta baita ariketa fisikoa egiteak daukan garrantzia besteak beste.

Hizlariak osasun saileko Tomas Plazaola, Ibef-eko lizentziatua den Imanol Garcia eta Lazkaoko anbulategiko Mari Jose Oses erizaina.

 

 

Atzo ostegunez merkatarien udazkeneko kanpainako lehen zozketa burutu da eta honako hiru herritar hauek jaso dute zinema denboraldirako bonoa:

-Maria Carolina Aguirre

-Mila Aldasoro

-Maria Jesus Perez

 

Datorren astean berriro ere sari gehiago zozketatuko ditugu, beraz animatu parte hartzera !

 

Buruhandien erakusketa izango da kultur etxean urriaren 3tik 14ra bitartean arratsaldero.

 

Buruhandiak lazkaotarrak eta beste herri batzuetakoak izango dira, hala nola Gipuzkoako Ataun,  Urretxu, Legorreta, Deba, Eskoriatza, Aretxabaleta... Nafarroako Iruñako Arrosadia auzokoak, Huarte... beste. Erakusketa urriaren 14an merienda eta buruhandien irteerarekin amaituko da.

 

 

Fitosanitarioen ikastaroa jarriko da martxan Lartxai elkartean azaroaren 21etik 25era. Egunero 15:00etatik 20:00etara.

Izena ematea udaletxean, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943-088080 udaletxeko telefonoan. Izena emateko azken eguna urriaren 31n izango da eta  ikastaroaren kostua 40.- €.

Gutxieneko ikasle kopurua 40 lagun izango da ikastaroa hasi ahal izateko.

 

 

Urriaren 1ean iragarritako haurrentzako  duatloia, adierazi urriaren 15ean izango  dela, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Lazkaoko Plazan.

 

Barkatu sotutako eragozpenak

Lazkaoko merkatarien udazkeneko kanpainaren  lehen zozketa irailaren 29an burutuko da eta 3 herritarrek Areriako zinema denboraldirako bonoa eskuratu ahal izango dute. Lehen sari banaketa arratsaldeko 18:30ean burutuko da udaletxean.

 

Datorren astean berriz, 3 e-book, kiroldegiko 3 harpidetza eta 3 afari zozketatuko dira (saritu bakoitzak hautatutako Lazkaoko jatexeren batean). Beraz herritarrok kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Atzoko osoko Bilkurak Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko sorospen, kirol monitoretza eta harrera, informazioa eta kontrol zerbiztuak eskaintzeko, Goierriko Kirol Teknikoekin dagoen kontratuaren esleipena, beste urte betez luzatzea onartu zuen.

 

Kontratua 2013. urtean esleitu zen, bi urtetarako eta gehienez ere, urtez urteko bi esleipen posible izanik. Atzokoa bigarren luzapena da.

 

Zerbitzu hauen aurrekontua 280.000.- € ingurukoa da.

 

Urriaren 8an Arerian zine denboarldiari emango diogu hasiera.

Helduentzako pelikula "cuerpo de elite" izango da eta hauerrentzakoa berriz "angry birds"

San Migel egunez haurrentzako jolasak plazan eta Lazkao Txiki plazan izango dira 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etarako ordutegian:

Euskadi plazan: Txirrista erraldoia eta Formula 1eko simulatzailea

Lazkao Txiki plazan: Superjumpinga, ludoteka, Oihana, Oihaneko txirrista, ohe elastikoak, rokodromoa eta baserria.

Lazkaooko Udalean udalerriko biztanleen etxebizitza arloko premiak eta eskaera ezagutzeko lanketa jarri da martxan.

Joan den larunbatean, irailak 24, Oin Arin dantza taldearen 50. urteurrena giro ezin hobean ospatu zen, eguraldia ere lagun izan zelarik. 

 

 

 Lazkao Pausokak urriaren 11n emango dio hasiera bere ibilbideari Lazkaoko plazatik abiatuta, goizeko 10:30ean.

 

 

2016ko Mugikortasun jasangarriaren astea irailaren 19tik 22ra izango da jarduera desberdinekin.

Animatu eta parte hartu. Guztiontzat, haur, gazte eta helduontzat irekia.

Lagunekin batera ibiltzeak zure osasuna hobetuko du.

Zatoz gurekin.

Urriaren 11n hasiko da 10:30etan Plazan.

Auzitegirako Epaimahaikide izendapenaren zozketa dela eta, Lazkaori dagozkion hauteskunde zerrendak jendaurrean jarriko dira irailaren 15etik 22ra, egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko.

Era berean adierazten da Epaimahaikide izendatzeko zozketa irailaren 26an Atotxako Jauregian egingo dela. 

ZIKLOMOTORREN ETA MOTOZIKLETEN AZTERKETA TEKNIKOA.

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian 2016-2017 denboraldiko kirol ikastaroen eskeintza martxan hastera doa.

Lazkaoko Udalak herriko gazteei zuzenduta, garapenerako lankidetza ekintzetarako herrialdeen eta kulturen artean baloreak sustatzeko beka programa prestatu da. Parte hartzeko deialdia irekita dago urte amaiera arte Lazkaoko udaletxean.

Joxemiel Barandiaran kiroldegiko igerileku estaligabeak irailaren 11 arte egongo dira irekita bere ohiko ordutegian, goizeko 11.00etatik gaueko 20:30ak bitartean.