IMG 3299berriaGurutze auzoan zenbait eraberriketa lan egin dira. Espaloi gainean zegoen bide gorrian baldosa kendu eta asfaltoarekin geokitu da, horrez gain, irisgarritasun arazoak agertzen zituzten zenbait puntutan egokitze lanak egin dira, hala nola, eragozpena eta arriskua  sortzen zituzten zuhaitzak kendu dira eta berriak landatu, farola eta piboteak pintatu dira.

2014an hasitako lanei jarraituz kirol gunea egokitu da eta haren aukerak handitu dira.

Hurrengo astean hasita, abuztu osoan zehar, herriko sarrera eta irteera bariantetik egitea gomendatzen da, Elosegi kalean egingo diren urbanizazio lanak direla eta.

Urriaren 3tik 14ra Kultur etxeko erakusketa gelan Gipuzkoa eta Nafarroako herri desberdinetako buruhandi erakusketa izango dugu

 

Erakusketa ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da astegunetan eta larunbataan goizeko 11:00etatik 13:00etara.

oin arin berriaOin Arin dantza taldeak irailaren 50. urteurrena ospatuko du irailaren 24an eta horretrako aste osoan ekintza desberdinak jarriko ditu martxan:

Irailaren 23an Kultur etxeko erakusketa gelan, 18:00etan " jantzi eta argazki erakusketa" irekiera

19:00: Ane Albisuren eskutik "dantzarako jantziak" hiztaldia erakusketa gelan

 

Irailaren 24an 50. urteurreneko jarduerak:

10:30ean: Dantzarien elkartzea herriko plazan

11:00: Herriko kaleetan zehar desfilea

12:00: Dantza emanaldia Plazan

14:30: Bazkaria Plazako pilotalekuan

17:00: Erromeria Aiko taldearekin

BASERRI EGUNA berriaBaserri eguna irailaren 25ean ospatuko da Lazkaoko Euskadi enparantzan, goizean hasi eta eguerdira bitartean.

Lazkako Udalak eta herriak irudi korporatiboa berria aurkeztu du gaur, hilak 20, egin den agerraldian.

Lazkaoko Udalak Afrikable egitasmoari eman dio beka. Afrikable josteko, zapatagintzako, apaingarri eta berziklapen tailerren bitartez  prestatzeko aukera ematen die.

Datorren uztailaren 11n, Txalo antzereki taldeak "Erdibana" antzeslana taularatuko du Areria kultur Gunean, gaueko 22:00etan.

Datorren uztailaren 14an Demode quartet taldeak, gaueko 9 t'erdietan plazan emanaldia eskainiko du

Felix Urkola Lazkaoko alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak lan hitzarmena berretsi zuten astelehen honetan, hilak 4. Hala, 2014-2016 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzak emateko oinarriak onartu ziren, eta egindako bisitan egin diren berritze lanak egiaztatu ahal izan zituzten.

Udako Kirol Kanpaina -2016. Izenemateak maiatzaren 16tik 31ra.

Maiatzaren 16an UDAKO KIROL KANPAINAko izenematea hasiko da kiroldegian, maiatzaren 31an amaituko delarik. Udako kirol eskeintzaren barne hainbat ikastaro eskeintzen dira adin guziei zuzenduak. Eskaintza zabala da: Igeria, piraguismoa, pelota, irristaketa, haurtxoen igeria, arku tiraketa, ziklo indoor, batuka,  tenisa, frontenis eta pala neskentzat eta eskalada ikastaroa. Eta 2016ko udaran bi jarduera berri: GIMNASIA ERRITMIKA ETA SKATE ikastaroak