Gasteizen gertatutako bi erailketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egin dute Lazkaon.

Indarkeria matxistaren ondorioz Gasteizen gertatutako erailketa bikoitza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 12:00etan.

San Prudentzio jaiak direla-eta, Lazkao Txiki Zelaia ingurua trafikoari itxita egongo da.

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, apirilak 24, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

Ertzaintzak hainbat ohar kontuan hartzeko eskatu du San Prudentziotako jai egunetarako:

Ate joka daude dagoeneko Lazkaoko San Prudentzio jaiak. Ostiralean piztuko da festen hasierako suziria, eta horrekin bederatzi eguneko egitaraua hasiko da.

Eraso sexistak nola antzeman eta ekidin edo antzemanez gero kasua nola artatu jakiteko zein protokolo jarraitu behar den ikasteko aukera egongo da Lazkaon ostiralean.

Indarkeria jasan duten bederatzi emakumek lehen pertsonan kontatutako testigantzak jasotzen ditu “Volar” dokumentalak.

Honako ordutegia izango du Joxemiel Barandiaran kiroldegiak San Prudentzio jaietan:

Azken urteetan sare sozialek izan duten garapena eta horien inguruan egiten den erabilera asko ugaritu da. Gai horri begira, sare sozialen erabilera oker batek zein arrisku izan ditzakeen ikasteko hitzaldia antolatu dugu San Benito Ikastolak eta Lazkaoko Udalak.

San Prudentzio festak direla-eta, plazako aparkalekua hustu egingo du Lazkaoko Udalak. Eremu hori barrakak jartzera bideratuko da aurten ere, eta horretarako aparkalekua hustu behar da.

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, hainbat zerga eta tasa ordaintzeko epea izango da apirilaren 10etik maiatzaren 25era arte.

Josten ikasteko oinarrizko ikastaroan parte hartzeko lekua dago oraindik. Beraz, interesa duenak udaletxean eman dezake izena, ostiralera arte. Ikastaroa artearteetan da, 16:00etatik 18:00etara, Orobionen.

Lazkaoko Udalak bat egin du aurten ere "Irakurri, gozatu, oparitu" kanpainarekin. Irakurzaletasuna bultzatzea eta herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatzea du helburu kanpainak. Horretarako, liburuak %35eko deskontuarekin eskuratzeko aukera izango dute lazkaotarrek kanpaina honi esker.

Lazkaoko Udaletik mozorro eguneko desfilean eta lehiaketan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.

Azken urtetan modu espontaneoan haziz joan da San Prudentzio jaietako mozorro egunean karrozen, ibilgailuen eta jaimen erabilera; eta horrekin zarata arazoak eta istripuak gertatzeko arriskuak ere bai.

Lazkao, Ordizia eta Beasaingo Udalek EGIZU EUSKARAZ! kanpaina jarri dugu martxan. 2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira prestatutako ekintzen artean antolatu den autodefentsa feminista tailerrean izena emateko epeak irekita jarraitzen du. Tailerra apirilaren 14an eta 15ean izango da, eta irekia izango da, 18 urtetik gorakoentzat.

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren ordainketa egiteko epea martxoaren 30ean, ostiralean, amaitzen da.

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda:

San Prudentzio jaietako egitaraurako azala egiteko lehiaketara aurkeztu diren lanekin erakusketa jarri da kultur etxeko areto nagusian.