Albisteak
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Lazkaoko Udaleko Berdintasun batzordeak antolatuta "Emakumea eta artea" mahai ingurua egin da.
Honakoa izango da udaletxeko bulegoetako zein liburutegiko ordutegia Aste Santuko oporretan:
- Udaletxea: Martxoaren 29tik apirilaren 2ra itxita (ostegunetik astelehenera). Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian egongo da irekita.
- Liburutegia: Martxoaren 26tik 28ra (astelehenetik asteazkenera) eta apirilaren 3tik 6ra (asteartetik ostiralera) goizez irekita, 10:00etatik 13:00etara.
Aste Santuko oporrak direla-eta, honakoa izango da Joxemiel Barandiaran kiroldegiko ordutegia:
- Martxoaren 29 eta 30 (osteguna eta ostirala): 09:00etatik 13:30era
- Martxoak 31 eta apirilak 1 (larunbata eta igandea): Itxita (*)
- Apirilak 2 (astelehena): 09:00etatik 13:30era
Lazkaoko Udalak antolatutako robotika ikastaroa ostiralean bukatuko da, eta bertan parte hartu dutenek hilabete hauetan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte.
Jon Kortazarrek jaso du aurtengo Gerriko Beka. "Estatu frankistaren eraikuntza Goierrin. Lehen udal-talde frankistak eta udal langileen depurazioa" lana garatuko du jasotako laguntzarekin.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzek aurrera jarraitzen dute. Asteazkenean izango da hurrengoa: “Emakumea eta artea” mahai-ingurua.
Lazkaoko, Beasaingo zein Ordiziako merkatariek Singular Dendak egitasmoaren barruan Lazkaon egin den formakuntza saioan parte hartu dute. Datorren apirilaren 10ean elkartuko dira berriz Lazkaon, beste formakuntza saio baterako, 14:00etatik 16:00etara bitartean.
V. Aspanogi Goierri Rally Sprint-a dela-eta Hirigoien kalea itxita egongo da larunbat goizean. Hirigoien kaleko 14 eta 18 zenbakien artean aparkalekuak libre uzteko eskatzen da, larunbatean 08:30eak baino lehen.
San Prudentzio jaien atarirako, 18 eta 25 urte bitarteko neskentzat autodefentsa feminista tailer bat antolatuko da. Apirilaren 14an eta 15ean izangoa da, eta martxoaren 28ra arteko epea egongo da izena emateko.
Lazkaoko Udalak lehen aldiz antolatu du aurten San Prudentzio jaietarako egitarauko azalean jartzeko irudiaren lehiaketa. Guztira, 11 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiaren saria Maria Karmen Oria Zabalak jaso du.
Lazkaoko San Prudentzio jaietan urtero egiten den haurren danborradan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena.
Lazkaomendiko biribilgunetik herri erdigunera eraikitako errepide berria irekierak, herriko bide sareko beste hainbat puntutan aldaketak ekarriko ditu, trafikoari zuzenean eragingo diotenak.
Dozenaka herritar plazan elkartu dira gaur Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duten elkarretaratzean. Ordu erdiko bilkura egin dute, eta pixkanaka gero eta jende gehiago elkartu da.
Lazkaoko Udalak onartu ditu herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzen oinarriak. Herrian dauden merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzea eta irekita daudenak berritzea eta modernizatzea da laguntza hauen helburua.
Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin dute Joxe Miel Barandiaran kiroldegiko langileek, eta beraz, kiroldegia itxita egongo da bihar 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 22:00etara bitartean. Ordutegi horren barruan hasten diren ikastaroak ez dira emango.
Gazte laguntzaileei zuzendutako bekak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartzeko.
Lazkaoko Udalak gazteei zuzendutako diru laguntza berri bat onartu du 2018ko aurrekontuen barruan: herriko gazteak emantzipatu ahal izateko alokairurako laguntzak emango ditu. 2016 urtearen bukaeran eta 2017 urtearen hasieran herriko etxebizitzei buruzko azterketa egin zuen Lazkaoko Udalak, eta hainbat ondorio atera zituen lanketa hartatik. Ordutik, hainbat lan ildo ere zehaztu ditu, tartean alokairura bideratutako laguntza hau.
Eguraldia dela eta, hainbat obretan lanak gauzatu ezinik egon ondoren, berriro ere horietako hainbat martxan daude.
Igandean Donostian egingo den 29. Lilaton lasterketarako Lazkaoko Udalaren kamiseta eskatu zutenek udaletxean jaso dezakete dagoeneko.
Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du aurten ere Aste Santuko oporretan. Guztira 7 egunetan eskainiko du zerbitzua: martxoaren 27, 28 eta 29an eta apirilaren 3tik 6ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.