• Lazkaotik hilerrira joateko San Migel parrokiaren aurrean hartuko da autobusa, eta bueltarako, hilerriaren sarreran. Guztira 15 zerbitzu izango dira, 7 joateko eta 8 itzultzeko.
  • Urriaren 19tik aurrera erosi daitezke Udalean ohiko harrera-ordutegian eta astelehenetan goizez eta ostiraletan arratsaldez Plazan ezarriko den salmenta puntuan. Lazkaoko 61 saltoki atxiki dira.
  • Kepa Zubiarrain alkatea, gaur goizean, urriak 16, Gotzone Sagardui Osasun Sailburuarekin batu da telematikoki, gainerako alkateekin batera. Egoera “kezkagarria” dela azaldu du Osasun Sailburuak.
  • Ez da igoerarik aplikatuko zerga eta tasetan zaborrarenean izan ezik, %3,6ko igoera egongo da. Sasieta Mankomunitateak Udalari %10,76ko igoera ezarri dio, hortaz, Udalak hiru urteetan jarraian %3,6ko igoera egitea erabaki du.
  • Udalak adierazi du azken denboraldian, tenperatura-igoera eta beste hainbat arrazoien ondorioz, arratoien kopuruak, oro har, gora egin duela. Horren aurrean, zerbitzua indartu da herriko auzo eta eremu ezberdinetan.
  • Txindoki zahar egoitzan, eremu publikoaren zati bat egurrezko hesiz, altzairuzko ate eta lorontziz, eta egurrezko bankuen bitartez mugatu da bertako erabiltzaileentzat. Aldi berean, eremu barruan gelditu diren bankuak lixatu eta bernizatu dira.

KZguneak  zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

2020ko bigarren lauhilekoaren uraren helbideratutako erreziboak datorren urriaren 9an, ostirala, zordunduko dira kontu korronteetan.

Helbideratua ez dutenentzat, ordainketa epea irailaren 25etik azaroaren 10era bitartekoa da.

 

 

 

  • Lazkaoko Jabetze Eskolak Sendabelarrak, kontzientzia emozionala eta autozaintza, autodefentsa feminista eta Gizonen desboteretzea ikastaroak eskainiko ditu urrian eta azaroan.
  • Guztira 10 film eskainiko dira: Akelarre (estrenaldia), El jardin secreto, Uno para todos, Vicky el vikingo:la espada mágica, Rifkins festival, Pinocho, Verano del 85, Koko dragoi txikia oihanean, Explota explota eta Como perros y gatos 3: patas unidas.
  • “Itsasoan kutsadura eta itsas bizidunetan komeriak” hitzaldia eskainiko du ostiralean Ibon Cancio biologo, ikertzaile eta EHUko irakasleak 19:00etan Kultur Etxean.
  • Arratsaldeko 19:00etan izango da kultur etxean. Udalak interesa duen herritar oro parte hartzera gonbidatzen du.
  • Valladolid-eko Quintanilla herrian jaiotakoa da Bajon, eta gaur egun Txindoki egoitzan bizi da. Urteurrenaren harira, Lazkaoko Udalak lore sorta bat oparitu dio.
  • Laguntza horiek herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariek 2020ko martxoaren 13tik irailaren 30era bitartean langileen eta bezeroen segurtasunerako osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko egindako materialen erosketa- eta muntaketa-gastuak ordaintzeko erabiliko dira.
  • Udal bulegoak 8:00etatik 13:00etara egongo dira zabalik eta liburutegia 10:00etatik 13:00etara. Kiroldegia 7:00etan irekiko da eta eguerdian 13:30ean itxi.
  • Ekintza hau Olaberria eta Lazkaoko Udalen arteko elkarlanean sustatu da.
  • Zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.
  • Ikasturte osokoak izango dira ikastaroak, urrian hasi eta ekainean amaituko dira.
  • Arratsaldeko 19:00etan izango da kultur etxean. Udalak interesa duen herritar oro parte hartzera gonbidatzen du.