• 19:00etan egingo den ekitaldian. Parte hartuko dute ere Maddalen Akizu eta Iñaki Murua bertsolariek.
  • Helbideratu gabeak ohiko finantza entitateetan ordaindu daitezke erreziboarekin, edo Udalean ere txartelarekin, eta helbideratuak irailaren 15ean bankuetako kontuetatik zordunduko zaie zergadunei.
  • Izena emateko lehentasuna izango dute aurreko denboraldian ibili ziren ikasleek, baina ikasle berrien eskaera eta izen ematea zabalik dago.
  • Herritarrei arduraz jokatu eta elkar babesteko deia luzatzen die Udalak, higiene eta segurtasun neurri oro betez (musukoaren erabilera, garbiketa…). Elkar zaintzeko garaia da.
  • Ordutegi berria astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara izango da, liburutegiko berbera. Arduradun bat egongo da sarrera-irteeren kontrola eraman eta desinfekzio lanak burutzeko.
  • Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
  • 19:00etan izango da bilera Lazkaoko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Imanol Artola ‘Felix’ izango da gonbidatua, Tolosako Galtzaundi Elkarteko sustatzailea.
  • Lazkaoko Udalak herriko mugikortasuna hobetzeko planarekin jarraitzen du eta asfaltatze lanak gauzatu ditu Lazkaomendin, Abalin baserritik Lartxaira eta Lartxaitik Albitxu Behekoa baserrira arteko bidean.
  • Urte berezia ari da izaten 2020a covid-19aren ondorioz, eta igerilekuan ere nabarmena izan da hori: erabilera mugatua egon da, jendeak egoki errespetatu ditu segurtasun neurri guztiak, igerilekua erabiltzeko eran ere nabaritu da ardura handiagoa eta erabiltzaile kopurua ere apalagoa izan da: 7.488 izan ditu igerilekuak, azken asteburuaren faltan.
  • 61 saltokitan erabili ahal izan diren bonoen inpaktua honakoa izan da: 822€ itxialdian irekita egon diren saltokietan eta 2183 € itxialdian itxita egon direnetan.
  • Laguntza horiek herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariek 2020ko martxoaren 13tik irailaren 30era bitartean langileen eta bezeroen segurtasunerako osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko egindako materialen erosketa- eta muntaketa-gastuak ordaintzeko erabiliko dira.
  • Igerileku estalia irekita egongo da abuztu guztian zehar, aurreko urteetan ez bezala. Ez da egingo abuztuan ohikoa zen aste beteko itxialdirik, egin beharreko geldialdi teknikoa Covid-19ak eragindako itxialdian egin zelako.
  • Hiri- eta landa-ondasun higiezinak: ordainketa epea aurten Covid-19ak eragindako pandemia dela eta aldatu egin da, abuztuaren 1etik irailaren 15a artekoa izango da.

Abuztuan, hau da datorren astelehenetik aurrera, hilak 3, udako ordutegiarekin lanean hasiko da Lazkaoko Udala: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Larunbatetan itxita egongo da.

Datorren uztailaren 31an 'La Mediana' taldea kontzertua eskaintzekoa zen Lazkaon. Emanaldia bertan behera gelditu da. Aurrerago jakinaraziko da data berria.

Barkatu eragozpenak.

 

Lazkaoko Udal Liburutegia itxita egongo da uztailaren 31n eta baita abuztuaren 3tik 31ra bitartean, udako oporrengatik.

  • Neurri berriak hartu dira asteburuko II. Goilurrak rallyari dagokionez, koronabirusaren transmisioa ekiditeko.
  • Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.lazkao.eus -en.
  • Eskaintzak uztailaren 30a bitarte aurkez daitezke, eta lursailaren oinarrizko prezioa 105.463,00€ da, BEZ gabe.
  • Hala nola, zaborren tasa, IBI iraunkorra, Ibilgailuen sarrera, errotuluak, toldoak eta kioskoak.