Lazkaoko Udalak bertan behera utzi ditu 2022ko urtarrilerako programatuak zituen ekitaldi guztiak Covid-19ren kutsatzeen gorakadaren aurrean.
Zaindu gaitezen Lazkao.
-
Honakoak dira instalakuntzak: Areria Aretoa eta Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia.
- Zerbitzua jende helduari, interneterako konexiorik edota ordenagailurik ez duten herritarrei dago zuzendua. Doakoa da zerbitzua eta Liburutegian burutu daiteke tramitea.
- Guztira 3.238 lazkaotar zeuden deituta froga egiteko: horietatik 19-59 urte arteko herritarren %44ak egin du PCR-a.
- Udalak azpimarratu du Lazkaoko herriak erantzun aparta eman duela baheketan izandako parte-hartze handiagatik, "erantzukizunaren eta gizalegearen adibide bat emanez, kutsatze-katea apurtzen eta birusaren hedapena geldiarazten lagunduko baitute".
Lazkaok azken asteotan batu duen intzidentzia tasa altua dela eta, 19 eta 59 urteko lazkaotarren artean baheketa egingo du Osasun Sailak bihar eta etzi, hau da, martxoaren 25ean eta 26an.
Osasun Sailak Covid-19aren aurreko baheketa burutuko du ostegun eta ostiral honetan, martxoak 25 eta 26, Lazkaon. 19 eta 59 urte arteko lazkaotarrak daude deituak froga egitera. Arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara burutuko dira PCR frogak Lazkaoko Kiroldegian.
LABIren Batzorde Teknikoak gomendioen dokumentu bat egin du prebentzio-neurriak zorroztasun handiagoz betetzeko. Lazkaoko Udalak bere egiten ditu gomendioak eta herritarrei beste behinondorengo gomendioak zorrotz betetzeko eskatzen die.