Albisteak
Goazen! taldeak Lazkaon egingo dituen bi emanaldietarako sarrerak ostegunean (urtarrilak 18) jarriko dira salgai, Areriako leihatilan. 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita leihatila.
Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Bekara lanak aurkezteko epea ostiralean, urtarrilak 19, amaitzen da (eguerdiko 12:00etan). Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Lanak Gerriko Kultur Elkartean aurkeztu behar dira.
Lazkaoko Udalak 2017ko ohiko etxebizitzako ura, estolderi, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu. Laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren 1era izango da. Eskerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako departamentuan egingo dira.
Lazkaoko Udaleko Berdintasun batzordeak 2018rako ekintzak zehazteko lanean jarraitzen du. Asteazkenean, urtarrilak 10, egingo du bigarren bilera irekia, 19:00etan, udaletxean, herritarren ideiak eta ekarpenak biltzen jarraitzeko. Berdintasun batzordeak urrats bat gehiago eman nahi du, eta herriko eragileei eta interesatuta egon daitekeen edonori dei egiten zaie asteazkeneko bileran parte hartzera.
Astotxo Egunaren barruan egin zen "Egiptorako ihesa" antzezlana iruditan (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak)
Astotxo eguneko asto desfilea iruditan (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak)
Errege kabalgata iruditan. (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak)
Zubierreka auzoan dauden herri baratzak erabili ahal izateko aukera eskainiko du aurten ere Lazkaoko Udalak. 50 metro koadroko 30 baratza dira guztira, eta Agauntza ibaiaren meandroan daude kokatuta. Herri baratza horietako bat erabili nahi duenak urtarrilaren 15era arteko epea izango du udaletxean eskaera egiteko (eguerdiko 12:00ak arte).
Txikienek ere parte hartu zuten Lazkaoko San Silbestre proban abenduaren 31 (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak)
Abenduaren 31n Lazkaon egin zen San Silbestre lasterketa iruditan (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak):
Donostiako Orfeoiak emanaldia egingo du Lazkaon urtarrilaren 27an, larunbata. Areria aretoan izango da, 20:00etan hasita. Sarrerak Lazkaoko udaletxean egongo dira salgai asteartetik aurrera, 20 euroan. Egunean bertan 25 euroko balioa izango dute. Sarrera guztiak zenbakituak izango dira.
Lazkaoko Euskadi plazako pilotalekuan atzo ireki zuten izotz pista, abenduaren 30era arte. Lau egunetan egunero egongo da irekita, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era.
Gabonetako erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak: Koboloi, Errotaundi eta Miszelania dendetako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien. Diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. Botoa eman dutenen artean bost erosketa bono zozkatu dira.
Gabon eguneko jaiotza biziduna Lazkaon. Yurena Sanchéz Paniagua-ren argazkiak.
Olentzero eta Maridomingi Lazkaon. Yurena Sanchéz Paniagua-ren argazkiak.
Gabonetako oporrak eta jai egunak direla-eta, honako ordutegia izango dute udal eraikinek, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra:
Lazkaoko Udalak zehaztu du 2018rako aurrekontua: 7.092.842 eurokoa izango da. Asteartean egindako osoko bilkuran onartu zen datorren urterako aurrekontua.
Jundajo txarangak X. urteurreneko ekitaldia egingo du bihar, ostirala, Arerian. Jaialdira joan ahal izateko sarrerak eskuratu behar dira udaletxean. Doan dira sarrerak, baina ekitaldira joan ahal izateko sarrera erakutsi beharko da sarreran.
Orobione Erretiratu eta Pentsiodunen taberna-jatetxearen alokairua esleitzeko baldintza administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak onartu ditu Lazkaoko Udalak.
Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, abenduak 19, asteartea, udaletxeko areto nagusian 19:00etan hasita.
Ostiralean hasi eta igandera bitartean egingo da euskarazko liburuen eta diskoen azoka Lazkaon. Herrian egiten den 29.edizioa izango da aurtengoa.