• Izen emateko epea abenduaren 3a bitarte egondo da zabalik eta bi eratara egin ahal izango da: lazkao.eus-en edota kiroldegian inprimakia betez. 
  • Moherri Comedy Movember Goierriren eskutik iritsiko da Areriara ostiral honetan, azaroak 17. Jon Plazaolak eta lagunek (Jon Txiki eta Kike Biguri) alaituko dute emanaldia.
  • Ekimen honen helburua da gaur egungo gizartean heriotzari buruzko elkarrizketa naturalizatzea eta herritarrak ahalduntzea, gai horri modu kontzienteagoan heltzeko.

Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren baitan ekitaldi ugari izango dira eta sariketak haur, gazte zein helduak lanean jarri eta feminismoa, tratu onak eta bizikidetza landuta lanak aurkeztera animatu nahi ditu

Lazkaoko Udalak San Prudentzio jaiak antolatzeko batzorde irekia deitu du datorren asterako.

  • ‘Los asesionos de la luna’, `Madame Butterfly` eta ‘Trolls 3: Todos juntos’ eskainiko dira Areria Aretoan eta sarrerak salgai dira nahi dun ororentzat.

  • Movember Goierrik antolatutako saioa da, eta sarreretatik ateratako diru guztia Movember Fundazioari emango zaio dohaintzan

 

  • Goierri Fagota taldeak eta Lazkaoko Udalak adostuta, gaur eta bihar erasoren bat gertatuko balitz, erasotua gune seguru batean artatzea izango da helburua. Gune hori udaletxeko erakusketa aretoa izango da. 
  • Joera horren ondorioz, nabarmen handitu dira eragindako espazio publikoak eta pribatuak garbitzeko eta zaharberritzeko gastuak, eta gastu metatua 15.000 €-tik gorakoa da aurten.
  • O Corno (Vose), Rally Road Racers, Los asesinos de la luna, Trolls 3: todos juntos, La Ermita (estrenaldia), Bill Kwai eta museoaren erasoa, La contadora de peliculas, Doraemon: Nobitaren dinosauro berria, eta opera-balleta pantailan: Madame Butterflyizango dira ikusgai.
  • Elkarteak jarduera fisiko inklusiboa eta aisialdi egokitua sustatzen ditu, dibertsitate funtzionala duten haur, gazte eta helduen parte-hartzea sustatuz, baita dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonen arteko inklusioa eta interakzioa bultzatu ere.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zituen pasa den urriaren 17an Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu. Hizkuntza ofizialen erabilera arautzen du dekretuak, Udal Legea garatuta. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak uztailean Udal Legeari buruz emandako epaiaren ostean, Dekretuaren aurka jo du orain Auzitegi Nagusiak.

  • Kanpainari atxikitako 58 saltokietan trukatu daitezke azaroaren 30era arte.
  • Oraindik eskuragarri daude baserritarren produktuak erosteko bonuak. Hauek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa eskaintzen dute.
  • Lehenengoa ostiralean izango da, urriaren 27an, 20:00etan Arerian eta Iñaki Salvador, Olaiz Saitua eta Ainhoa Zubillaga musikariek parte hartuko dute. Suhar gizonezkoen abesbatzak kontzertua eskainiko du urriaren 28an, larunbatean.
  • Urriaren 29tik azaroaren 1era "Mi otro Jon", "El colegio de los animales 2: el origen" eta "Lucky – Gijón 2017" filmak ikusi ahal izango dira Arerian.

Bihar, osteguna, urriaren 26a, arratsaldeko 18:30etan Ohiko Osoko Bilkura egingo da Lazkaoko Udalean. 

  • Lazkaotik hilerrira joateko San Migel parrokiaren aurrean hartuko da autobusa, eta bueltarako, hilerriaren sarreran. Guztira 14 zerbitzu izango dira, 7 joateko eta 7 itzultzeko.
  • Goizez eta arratsaldez eskainiko da zerbitzua eta autobusak guztira 28 plaza ditu.
  • Guztira 2.000 bonu komertzial jarriko dira salgai. 30 euroko prezioan eta 40 euroko erosketa-balioan, 5 euroko 8 tiketetan banatuta, udalerriko 58 saltokitan trukatu daitezkeenak.
  • Baserritarren bonuak salgai ere.
  • Bi ekimen horiek Lazkaoko "Suspertze Planari" erantzuten diote, Udalak 2020tik bultzatzen duena merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzeko. Udalerrian 810.000 € baino gehiago mobilizatu dira kanpaina ezberdinei esker.
  • Udalak Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia berritzeko proiektuaren 5. fasea aurkeztu zuen GFAren deialdira. Bertan, 6 kaleko igerileku berria eraikiko da, egungo igerilekua eta sauna berrituko dira, eta aldagelak eta komunak hobetuko dira.
  • Sarrerak udal web orrialdean edota Areriako lehiatilan eskura daitezke. Kantakaren emanaldia doakoa da. 
  • Horrez gain, Frantzisko Areso Tolosa (Lazkao 1872 - 1954) musikari lazkaotarraren inguruko solasaldia izango da ere, eta baita Kantaka abesbatzaren kontzertua edota Lehor Fest III jaialdia. 
  • Urriaren 20tik 23ra "M ehe hecho viral" eta "La Patrulla Canina: La Super Película" filmak ikusi ahal izango dira Arerian.
  • EAJ-PNVk eta EH Bilduk Udal Gobernuak proposatutako Ordenantza Fiskalen alde bozkatu zuten.
  • Udal-zergak eta -tasak % 2,7ko Kontsumitzaileen Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratuko dira; hondakinak biltzeko eta ura hornitzeko zerbitzuen kasuan, % 8ko igoera aplikatuko da.