2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da Euskaraldia, eta orduan garatuko diren ekintzak zehazten hasteko bilera egingo da datorren asteartean, ekainak 12, 18:30ean, Lazkaoko udaletxean.

Behin Agauntza erreka eta Gurutzeko 1-6 dorreen arteko eremuan urbanizazioa berritzeko lanak amaituta, Gurutze 1-2 pareko plazan lur azpiko garajeak eraikitzeko eta inguru horretako urbanizazioa berritzeko proiektua eta kontratazio espedientea onartu zituen Lazkaoko Udalak maiatzeko osoko bilkuran.

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetza berritzeko epea irekita dago.

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Areria aretoko zine denboraldia asteburu honetan bukatuko da.

Gazte laguntzaileei zuzenduta, Lazkaoko Udalak emango dituen bekak eskatzeko epea irekita dago. Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartzeko laguntzak izango dira.

Euskaraldiaren berri emateko bilera egingo da maiatzaren 30ean. Bilera udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean. Herriko taldeei, eragileei eta norbanakoei zuzenduta dago.

Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda dauden Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta 2018an zehar merkataritza edo ostalaritza jarduera bat ireki edo berritu badute.

Lazkaon izan dira Makel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Orekako diputatua.

Lazkaoko Udalak gazteei zuzendutako diru laguntza berri bat onartu du 2018ko aurrekontuen barruan: herriko gazteak emantzipatu ahal izateko alokairurako laguntzak emango ditu.

2018ko ekitaldiari dagokion Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak.

Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko epea bihar, maiatzak 15, hasiko da.

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eta kirol ikastaroen kanpaina zerbitzua eskainiko ditu aurten ere. Bi zerbitzuetan izena emateko epea astelehenean, maiatzak 14, hasiko da, eta maiatzaren 27an amaituko da.

Datozen egunetan hainbat berritze lan egingo ditu Lazkaoko Udalak Uhaitz kalean. San Inazio zubitik plazara doan bideko zoruan hainbat egokitze eta berritze lan egingo dira, atal ezberdinetan.

Lazkaoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo da gaur, 19:00etan, udaletxe aurrean, Bidarten eraildako emakumearen hilketa salatzeko.

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn Merkatari Elkarteak, Lazkaoko gainontzeko merkatariekin batera, erosketa bonoak sustatuko ditu hirugarren urtez.

San Prudentzio jaietako hainbat irudi:

San Prudentzio jaietako lehen asteburuak utzitako hainbat irudi:

Gasteizen gertatutako bi erailketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egin dute Lazkaon.

Indarkeria matxistaren ondorioz Gasteizen gertatutako erailketa bikoitza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 12:00etan.

San Prudentzio jaiak direla-eta, Lazkao Txiki Zelaia ingurua trafikoari itxita egongo da.