• Aldaketa nagusienak, kontratu publiko bidez kudeatzen diren zerbitzuetan emango dira: lorazaintza zerbitzua eten da, eta udal eraikinen garbiketan ere aldaketak emango dira. Aldiz, kale garbiketa eta desinfekzio lanak, ezinbesteko eta derrigorrezko zerbitzu diren heinean, indartu egin dira.
  • Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea: “Lehentasuna herritar ororen osasun-segurtasuna bermatzea da eta birusaren hedapena mugatzea. Horretarako aglomerazioak ekidin behar dira, eta jaiak ezin dira uztartu premisa horrekin. Ezjakina bada ere hemendik egun batzuetara zein izango den egoera, zuhurtziaz eta arduraz jardun eta jaiak bertan behera uztea da egokiena”.

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 28ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/LbGvl

Eusko Jaurlaritzak, EricTel euskal enpresarekin batera, COVID.EUS garatu du, koronabirusa geldiarazten lagunduko duen HERRITARREN SARE bat sortzea helburu duen aplikazioa. Horretarako, haren prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean lagunduko du.

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 27ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/uqsE7

Pasa den martxoaren 12an Alarma Egoera ezarri zen koronabirusak eraginda, eta ondorioz udal eraikin eta zerbitzuak bertan behera utzi dira. Hori horrela, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiak Alarma Egoera bitarteko kuotak itzuliko ditu:

  • Astelehenetik larunbatera, egunean bi orduz, instagram-en konektatu eta gaztetxoekin hainbat ekintza eta tailer gauzatzen dihardute. Arratsaldeko 18:00etan da egunero hitzordua.

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 26ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/BT59a

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 25eko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/NFSvu

  • Hala, 2020ko maiatzaren 15etik 2020 ko ekainaren 30era bitarteakoa izan ordez, epe berria 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da.

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 23ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/JGCJU

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 24ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/NbEwm

  • Normaltasunera itzulitakoan, aukerarik onenak aztertu ondoren, data berriak eta tributu kontzeptuak kobratzeko egutegia jakinaraziko ditu Udalak.
  • Kaleak ur-nahasketa batekin eta sodio hipokloritoarekin ureztatuko dira bide publikoko eremu jakin batzuetan, eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuko dira COVID 19ren hedapena geldiarazteko.

Koronabirusagatik bizi dugun egoera dela-eta, emakume asko behartuta egongo dira egunotan konfinamendu egoera beren erasotzaileekin partekatzera. Gogorarazi nahi dizkizuegu baliagarriak izan daitezkeen telefonoak.

Koronabirusaren zabaltzea saihesteko, martxoaren 24tik aurrera, eta beste abisurik jaso bitartean, tamaina handiko etxeko tresnak biltzeko zerbitzua eten du Sasieta Mankomunitateak. Horregatik herritarrei eskatzen zaie beren etxeetan erretira ditzatela eta ez ditzatela kalean utzi.

Era berean, gogorarazi Urretxu, Beasain eta Ordiziako Garbiguneak, gremio profesionalei eta udal-zerbitzuei bakarrik erantzuteko daudela. Beraz, herritarrei dei egiten zaie Garbiguneak ez erabiltzeko, ezinbestekoa ez bada behintzat. Ordiziako eta Urretxuko Garbiguneetan etxeko animalien gorpuak (maskotak) normaltasunez biltzen jarraituko dute.

sasieta

  • Udala 70 urtetik gorako herritarrekin harremanetan jartzen ari da telefonoz, haien egoeraren eta beharren berri izateko.
  • Telematikoki hartatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 943 08 80 80 telefonoa edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emaila.
  • Udalak gogorarazi du koronabirusa “errez transmititzen denez” dela eta borondate osoz eginak diren keinuek birusa zabaltzeko balio lezaketela.