Albisteak
- Segurtasun distantzia oro mantentzeko, Gihar geletan egokitzapenak egin dira, makinen arteko distantziak egungo neurrietara egokituz, eta igerileku estalian 4 erabiltzaile egon ahal izango dira aldi berean gehienez, familia berekoen kasuetan bikoitza. Gihar gelan erabilera denbora gehienez ere ordu betekoa izango da eta igerileku estalian ordu-erdikoa.
- Ekainean iraungitzen diren zine-bonoak abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango dira.
Esteka honetan kontsulta daitezke Deseskalatzeari dagokion 'Normaltasun berria'-ren neurri guztiak: https://labur.eus/7vO8x
- Datorren irailean hasiko diren ikastaroetan parte hartzeko interes adierazpena eta ekarpen eta iradokizunak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu batean bidali behar dira.
Abian da “Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?” sustatze kanpaina, Lazkaoko bizitza komertziala suspertzeko
- Lazkaoko Udalak gaur jarri du martxan udalerriko ekonomia bultzatzeko bonu kanpaina, bertako ekonomiaren berraktibazio planaren barruan: 59 saltokik hartuko dute parte eta guztira 2.000 bonu jarriko dira salgai, ekainaren 5etik uztailaren 18ra arte. Epe laburrera edo ertainera, 150.000 euroko eragin ekonomikoa izango duela aurreikusten da.
- Maiatzean harrera oso ona izan zuenez ekimenak, ekainean ere izango dira ikastaroak online.
- Goierrin murgiltze linguistiko programan parte hartzen duten ikasleek garatzen dituzten trebetasunak eta hauen bilakaera ikertzea du helburu saritutako lanak.
Koronabirusaren bilakaera: ekainak 1eko datuak.
- Ostegun honetan, maiatzaren 28an, egindako osoko bilkuran, Udalak 490.000 euroko kreditu gehigarriak eta 2020ko aurrekontua gauzatzeko oinarriak aldatzea onartu zuen, EAJ-PNVren udal gobernu taldearen aldeko 7 botorekin eta EH-Bilduren aurkako 6 botorekin.
Koronabirusaren bilakaera: maiatzak 29ko datuak.
- Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Arreta hori emateko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira. Beharrezkoa izango da herritarrak musukoarekin etortzea.
Koronabirusaren bilakaera: maiatzak 28ko datuak.
Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez plastikozko poltsen ordez poltsa konpostagarriak erabiltzeak duen garratzia azpimarratzeko. Kanpaina honek kalitatezko konposta lortzea du helburu.
- Liburuak eskatu ahal izango dira, 16:30tik- 20:00ra bitartean, telefonoz edo emailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta hurrengo egunean jaso Udaletxeko harreran.
- Ikurriña haga erdian eta krespoi beltzarekin ageri da udaletxean, Covid 19ko biktimen oroimenezko hamar dolu-egunen hasierarekin batera.
Koronabirusaren bilakaera: maiatzak 27ko datuak.
COVID-19 dela eta, martxoaren 17n errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako sarrailak eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak desaktibatu ziren, txartelik gabe noiznahi ireki ahal izateko.