Larunbatean, San Migel egunak, Lazkaon utzi zituen hainbat irudi:

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Eskualdeko eskaintza turistikoa aurkeztu du Goiturrek Gasteizen.

Datorren asteartean, urriak 2, hasiko da Pausoka egitasmoaren ikasturte berria Lazkaon.

Asteburu honetan ospatuko dira San Migel jaiak Lazkaon.

Zerbitzuetako Koordinatzaile plaza bat jabegoan betetzeko txanda askeko lehiaketa-oposaketa egingo du Lazkaoko Udalak.

Hainbat kirol ardatz hartuta, bigarrenez egingo da Lazkaon Kirol Astea.

Lazkaon bizi den Nila Bajon de Leon emakumeak 100 urte bete ditu gaur.

Lazkaoko Udalak ikasturte honetarako antolatu dituen ikastaroen artean, josten ikasteko ikastaroa dago.

San Migel festen barruan larunbatean egingo den herri afarirako txartelak ostegunean eskuratu ahalko dira, 09:00etatik aurrera, udaletxean, agortu bitartean.

Iaz, San Inazioko zubiaren zabaltzearekin eta Areso 24-26 pareko lanei jarraipena emanez, oraingo lanekin Areso kaleko bidegorria Elosegi kalera arte berrituko da.

Asteburuan ospatu diren xake jaialdiak, sagardo dastaketak eta Basherri Egunak utzi dituen hainbat irudi:

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Euskaraldia Lazkaon, eta baita herriko "Hamaikakoa" ere.

VII. Basherri Eguna egingo da igandean Lazkaon. Urtero bezala, goizean zehar izango da, plazan eta inguruetan.

Joxe Migel Iztueta “Lazkao Txiki” bertsolaria hil zela 25 urte bete dira aurten eta Gerriko kultur elkarteak, Lazkaoko Udalak eta Lazkao Txiki Musika Eskolak urteurrena gogoratzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Bihar, osteguna, Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egingo da Manueleneko plazan Lazkaoko Hamaikakoa ezagutzera emanez.

Zinpeko Auzitegiaren Lege Organikoaren 13.2 artikuluan ezarritakoa betez, epaimahairako hautagaien zozketa irailaren 28an izango da, Atotxako Justizia Jauregian (Donostia).

Lazkaoko Udalak bat egin du beste urte batez Nazioarteko Mugikortasun Astearekin. Datorren astean izango da, irailaren 17tik 22ra bitartean.

Lazkaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren ordezkapena egiteko deialdia egin du udalak.

Lazkaoko Udalak Larreategi eremuan dituen bi partzela edo lursail enkantera atera ditu.

Gurutze auzoko urbanizazio proiektuaren barruan, fase berri bati ekin nahi zaio: Gurutze 1-2 eta Hirigoien 14-18 inguruko eremuetan lur azpiko garajeak eraiki eta urbanizazioa berritzeko lanak egin nahi dira.