Lazkaoko Udalak bat egin du beste urte batez Nazioarteko Mugikortasun Astearekin. Datorren astean izango da, irailaren 17tik 22ra bitartean.

Lazkaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren ordezkapena egiteko deialdia egin du udalak.

Lazkaoko Udalak Larreategi eremuan dituen bi partzela edo lursail enkantera atera ditu.

Gurutze auzoko urbanizazio proiektuaren barruan, fase berri bati ekin nahi zaio: Gurutze 1-2 eta Hirigoien 14-18 inguruko eremuetan lur azpiko garajeak eraiki eta urbanizazioa berritzeko lanak egin nahi dira.

Lazkaoko Berdintasun batzordeak antolatuta, Mindfulnesk ikastaroa egin ahalko da Lazkaon urrian eta azaroan (jatorrizko izena Mindfulness da).

Goitur Goierriko Turismo Agentziak jakitera eman duenez, aurtengo udan Goierrin bisitan izan den turista kopuruak %0,4 egin du gora iazko udarekin alderatuta.

Lazkaoko Udalak zehaztu du 2018-2019 ikasturterako kultura eta kirola ikastaroak. Guztira, 26 ikastaro eskainiko dira, haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta.

Igandea izango da igerileku estaligabeak erabili ahal izateko azken eguna.

Udako geldialdiaren ondoren, asteburu honetan hasiko da berriz ere zine denboraldia Lazkaoko Areria aretoan.

Asteburu honetan ospatuko dira Gurutze auzoko festak, eta hori dela-eta, hainbat aparkaleku libre uztea beharrezkoa da.

Traktoreen eta gurdien azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da irailaren 13an, ostegunean.

Huarteko (Nafarroa) erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 19:00etan, Lazkaoko Plazan.

Joxemiel Barandiaran kiroldegia honako ordutegian egongo da irekita abuztuan zehar:

  • Astelehenetik larunbatera: 09:00etatik 20:30era
  • Igande eta jai egunetan: 11:00etatik 20:30era

Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen inguruko azterketa egin da, sektoreak 2015etik egin duen lanaren analisia egiteko.

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Zerbitzuetako Koordinatzaile plaza bat jabegoan betetzeko txanda askeko lehiaketa-oposaketa egingo du Lazkaoko Udalak.

Lan pilaketa dela-eta, Lazkaoko Udalak administrari bat kontratatuko du sei hilabeterako. 

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak bultzatutako Singular Dendak zigilua jaso dute Lazkaoko Koboloi eta Miszelania dendek.

Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak beste ekintza bat jarri du martxan. Udal liburutegian genero berdintasuna lantzen duten edo gaiari buruz hausnarketa egiten duten liburuen zerrenda osatu du, eta herritarren eskura jarri du.

Goierriko, Tolosaldeako eta Urola Garaiko udalak saritu ditu EEE-k, Euskal Trantsizio Energetikoarekin duten konpromisoagatik. Energiaren Bidea - Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere bereizgarria jaso du Lazkaoko udalak, eta konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri bat ere bai.

Lazkaoko Udalak udako ordutegian lan egingo du uztailean eta abuztuan.