Albisteak
- Lazkaoko herriaren izenean zoriondu du Kepa Zubiarrain alkateak lore sorta eta plaka batekin.
Romana Mujica Urretabizkaia lazkaotarrak 100 urte bete ditu gaur familiartean eta Lazkaoko herriaren izenean zoriondu du Kepa Zubiarrain alkateak lore sorta eta plaka batekin.
Zorionak Romana!
- Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.lazkao.eus -en.
- Irekiera berria izateagatik 400 euroko zenbateko finkoa emango du udalak, iaz baino 150 euro gehiago. Lokalak egokitzeagatik, berriz, justifikatutako gastuaren %15-era arteko laguntza eskatu ahalko da (3 ehuneko gehiago), diru laguntza gehienez ere 1.250 eurokoa izanik (250 euro gehiago).
- Zinemak eta Gaztelu zeharkatuko duen mendi ibilaldiak osatuko dute asteburuko eskaintza.
Kantaka eta Gontzal Mendibilek kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, otsailak 14, Arerian. Arratsaldeko 20:15ean ekingo zaio emanaldiari. Oraindik geratzen dira sarrera gutxi batzuk www.lazkao.eus atarian.
Gontzal Mendibil izango da protagonista kontzertuaren lehen zatian eta honako abestiak abestuko ditu: Biok, Eztia, Bizitzen Ikastea, Esperantza, Handia Izanen Naizenean, Ama Gorbeia, Agur Ama, Amaren Sua eta Merezi Ote. Kantu hauen ostean Kantaka abesbatzarekin elkarlanean jardungo du honako abestiak taularatuz: Gure Herria, Ez Bedi Galdu Euskera, Laster, Laster, Memorian, Billoxik, Bagare eta Herria Maitatzeko.
Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Bi filme eskainiko dira: ‘Lur eta Amets’ haurrei zuzendua eta ‘Jojo rabbit’ helduentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:
Jojo rabbit
• Otsailak 15, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Otsailak 16, igandea: 19:30.
• Otsailak 17, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.
Lur eta amets
• Otsailak 15, larunbata: 17:00.
• Otsailak 16, igandea: 17:00.
Igandean, otsailak 16, mendia izanen da protagonista beste behin. Gaztelu (Zaldibia) zeharkatuko duen mendi ibilaldia antolatu da. Goizeko 9:00etan ezarri da irteera Herriko plazan.
- 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara dago irekita asteburu eta jai egunetan.
Lazkaoko Gaztelekuak ekitaldi andana antolatu du datozen asteetarako. Honakoa izango da programazioa:
Otsailak 15, larunbata: Lazkaoko iñauteriak
Otsailak 16, igandea: zine sesioa
Otsailak 22, larunbata: Mozorroa prestatzen
Otsailak 23, igandea: Tolosako iñauteriak
Otsailak 29, larunbata: Harreman, zaintza eta sexologia tailerra?
Gaztelekua apirilaren amaierara bitarte egongo da irekita asteburu eta jaiegunetan, eguberriak eta Aste Santua barne, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta helburu du gazteentzako garrantzitsu den espazio propioa eskaini eta lagunekin elkartzeko gunea izatea.
Lazkaoko Udal Liburutegiak zuzeneko telefono zenbaki berria du: 943 086 845. Helburu du herritarrei arreta pertsonalizatua, zuzena, zehatza eta unean-unekoa eskaintzea, liburutegiko arduradunen eskutik.
- Hainbat mantentze lan burutu dira 2020ko lehen hilean zehar, hala nola: Hirigoien kaleko haur parkean irisgarritasun baldintzak hobetzeko arrapalak eraiki dira, udal altzariak berritu dira hainbat gunetan, urarekin lotutako hainbat lan edota zuhaitz mozketak.
- Izango da ere Itxurrene-CAF (Lazkaoko Itzulia) zeharkatuko duen mendi ibilaldia.
- 2019. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak dira.
- Astean behin igorriko da WhatsApp informazio-buletina, udal berri eta agendarekin. Horrez gain, noizbehinkako argitalpenak eta larrialdi-abisuak ere igorriko dira.
- www.lazkao.eus atarian daude eskuragarri; 350 sarrera jarri dira eskura 10 euroko prezioan.
- Honakoak dira filmak: 1917; Bayala, una aventura mágica; Mujercitas; Jugando con fuego; Jojo rabbit; Lur eta amets; El escándalo (Bomshell); Adú; eta Las aventuras del Dr. Dolittle.
- 200 ikaslek hartu dute parte. Hainbat udaltzainek edozein droga kontsumitzeak ekar ditzakeen arrazoiak eta ondorioak azaldu zizkien, alkoholaren kontsumoa, legearen nondik norakoak, lapurretak, gainean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan eduki beharreko jokabidea… hainbat gomendio eta laguntza eskaini dizkiete.
- Otsaila bukaerarako amaitzea dago aurreikusia Elosegi Kalean frontoia eta udaletxe arteko eremuaren eraberritzea.
- Kepa Zubiarrain alkatea: “herritar guztien hiri-ondarea kaltetzeaz gain, kale eta altzarien garbitzeari ere kalte egiten diete honelako ekintzek. Guztiona den herria guztiok zaindu behar dugu, errespetu osoz. Honelako ekintzek guztioi eragiten digute txarrerako zentzu orotan”.
- Arratsaldeko 18:30ean izango da Udaleko Areto Nagusian.
- Klase horretan, hainbat udaltzainek edozein droga kontsumitzeak ekar ditzakeen arrazoiak eta ondorioak azalduko dizkie, alkoholaren kontsumoa, legearen nondik norakoak, lapurretak, gainean eraman beharreko dokumentazioa, liskarretan eduki beharreko jokabidea… hainbat gomendio eta laguntza eskainiko diete.
- Doanekoa izango da ikastaroa eta honakoak dira baldintzak: 16 urtetik gora izatea, Lazkaon erroldatuta egotea eta emakumea izatea.
- Asteartero arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara izango da aukera Kiroldegian hasita. Ez da izena eman beharrik; hitzordura bertaratzearekin nahikoa da.Orientzatzaile baten laguntza izango dute parte-hartzaileek.
- Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira.