Asteazkenean 7,2 eta 7,5 graduko lurrikarak izan ziren Venezuelako iparraldean, eta giza kalte eta kalte material handiak eragin dituzte. Ondorioz, Venezuelako komunitateak laguntza humanitarioa biltzeko kanpaina bat jarri du abian.

  • Euskal Herrian LGTBI+ pertsonentzat espazio seguruak, ikusgarriak eta errespetuzkoak bultzatzera bideratutako ekimena da, berdintasuna eta diskriminaziorik eza indartuz. Esparru horretan, merkatariei eta ostalariei zuzendutako informazio-bilera bat egin zen proiektuaren berri emateko. Ekimenak udalerriko erakunde eta establezimenduekin sentsibilizazio- eta ikusgarritasun-ekintzak barne hartzen ditu.
  • Era berean, Lazkaoko Udalak LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko adierazpen instituzionala onartu du, tratu-berdintasunarekiko, giza eskubideen defentsarekiko eta edozein diskriminazio motaren aurkako borrokarekiko duen konpromisoa berretsiz.
  • Lizitazioak euri zaparrada handiko uneetan gainezka egiten duten emariak bideratzeko gainazaleko drainatze-sare baten exekuzioa jasotzen du, hiri-inguruneko uholde-arriskua murriztuz eta lehendik dagoen ibilgua aldatu gabe. Obrak 131.941,23 euroko aurrekontua du, udazkenean gauzatzea aurreikusten da, eta eskaintzak edo parte-hartze eskabideak aurkezteko epea uztailaren 8an amaituko da Kontratazio Plataformaren bidez.
  • 2024-2025 ikasturtean, ikasleek uraren egoerari buruzko diagnostiko bat egin zuten eta hobetzeko lehentasunak ezarri zituzten. 2025-2026 ikasturtean, berriz, esku-hartze planak garatu dituzte, hezkuntza-ekintzak, inkestak, sentsibilizazio kanpainak eta udalerriko ur-sistemaren azterketa barne, baita jarduera praktikoak ere, hala nola bisitak, eskola baratzea, konpostajea eta ingurumen tailerrak. 
  • Hondakinak biltzeari eta ingurunea zaintzeari dagokionez instalazioen erabilera desegokia hauteman da, baita baimendu gabeko eremuetan uretara salto egitea ere, segurtasunerako arriskutsua baita. Halaber, gizalegearen garrantzia eta langileen, bereziki sorospen zerbitzuaren, arauak eta jarraibideak errespetatzea gogorarazi da. 
  • Lasterketak hiru modalitate izango ditu: 30 kilometroko mendi proba, 12 kilometroko esprinta eta 12 kilometroko mendi martxa.
  • Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
  • Txapelketak gehienez 16 bikote izango ditu, Goierriko parte-hartzaileei lehentasuna emanez. Lehiaketa taldekako sisteman jokatuko da, eta azken fasean ondoen sailkatutako bikoteen artean txapela, garaikurra eta dominak banatuko dira.
  • Parte hartu nahi dutenek 646 759 668 telefono zenbakira deituta egin dezakete izen-ematea, 20 euroko kostua izango duena bikote bakoitzeko.
  • Lazkaoko Udalak San Juan sua mantenduko du Plazan, segurtasun neurriak zorrotz betetzen dituelako eta gainbegiratutako baldintzetan garatu ahal delako.
  • Udako aisialdi eta kirol jarduerak tenperatura altuetara egokituko dira, batez ere aire zabalean egiten direnak. Ordutegiak eta dinamikak egokituko dira, egunaren erdiko orduak saihesteko, barruko espazioak edo itzala dutenak lehenetsiz.
  • Proposamenek interes orokorrekoak izan beharko dute, herritarren ongizatera bideratuta egon beharko dute eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren irizpideak bete beharko dituzte.
  • Lazkaon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek aurkeztu dezakete proposamenak, udaletxean bertan edo esteka honetan eskuragarri dagoen formularioaren bidez: https://labur.eus/AurrekontuPartehartzaileakLazkao20271.
  • 18:00etan buruhandiekin hasiko da ospakizuna, eta 22:30ean suaren inguruko ohiko ekitaldia egingo da, sinbolismoz betea, kalejirak eta dantzak barne. 
  • Ekainaren 24an, San Joan eguna, Zubierreka auzoko ‘San Joan Txiki’ ermitan meza ospatuko da 11:00etan eta ostean hamaiketakoa. 
  • Orain arte, hiru saio parte-hartzaile egin dira. Lehen saioan, prozesuaren balio eta printzipioak definitu ziren, pertsona eta zaintzaileetan oinarrituta. Bigarren saioan, Txindoki egoitzan, Lazkaon dauden baliabide eta agenteak identifikatu ziren. Hirugarren saioan, Orobionen, baliabide horiek eta haien erantzun gaitasuna aztertu ziren, inklusioa, irisgarritasuna eta hurbiltasuna kontuan hartuz, AMIA metodologia erabiliz.
  • Atzo egindako bilera informatiboan, LGTBI+ Points sarea aurkeztu zen, eta ekimen honekin nola bat egin azaldu zen. Ekimen horrek espazio seguruak, ikusgarriak eta errespetuzkoak sustatzen ditu LGTBI+ pertsonentzat, eta establezimenduen inplikazioa sustatzen du ingurune inklusiboagoak eta diskriminaziorik gabeagoak sortzeko.
  • Guztira 65 lagun inguruk hartu zuten parte: Lazkaoko Ikastolatik 3 gelak, Txindoki egoitzatik 20 pertsonak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten 20 herritar inguru. 
  • Gaur, osteguna, hilak 18, burutuko da Pausokaren VI. denboraldiaren azken ibilaldia.
  • Haurrentzako filmaren estreinaldia euskaraz izango da. Bestalde, helduentzako saioetan “Pioneras: Solo quieren jugar” filma izango da ikusgai asteburuan eta astelehenean hainbat emanalditan.
  • Jarduketetan bankuen zura lixatu eta bernizatu da, metalezko elementuak margotu dira, hondatutako piezak ordezkatu dira eta ainguraketak berrikusi dira, segurtasuna eta kontserbazio-egoera hobetzeko.
  • Irteera 07:30ean izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta taldea autoz joango da Lizarragako portura, ibilbidearen hasierako puntura. 14,3 kilometroko ibilbidea izango da, 361 metroko desnibelarekin, Ingiri, Idoia de Ikoma eta Trinitate Basilika zeharkatuz, eta Malkasko ingurutik abiapuntura itzuliz.
  • LGTBI+ Pertsonen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako film laburren saioa 19:00etan izango da Arerian.
  • Fil laburren saioak The Wind in Ash, Delay, Ferides, This Feminine Side, Seuls les poissons morts suivent le courant eta Ultramarino proiekzioak eskaniko ditu. 
  • Zinegoak film laburren saioak ekainaren 17an izango dira, 19:00etan, Arerian, eta LGTBI+ kolektiboaren hainbat esperientzia eta errealitatea adieratzen dituzten sei istorio proiektatuko dira.
  • Bestalde, LGTBI+ Points Sareak LGTBI+ pertsonentzako espazio seguruen sarea zabaldu nahi du Euskal Herrian. Helburu horrekin, ekainaren 17an, 13:15ean, informazio bilera bat egingo da Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Lazkaoko merkatari eta ostalariei zuzenduta, ekimenaren berri emateko eta sarera atxikitzea errazteko. Gainera, ekainaren 26an, 13:15ean, argazki bat egingo da parte hartzen duten establezimendu eta entitateekin batera.
  • Lazkaoko Udalak Lazkao Txiki plazako konpostaje-gunea egokitzeko eta hesitzeko lanak amaitu ditu, espazioaren segurtasuna, ordena eta irisgarritasuna hobetzeko. Era berean, herritarrei gogorarazi die oso garrantzitsua dela baimendutako hondakin organikoak soilik uztea eta erabilera-arauak errespetatzea.