Albisteak
- Jardunaldia 08:00etan hasiko da Lazkaoko Itzala Tabernatik, eta handik autoz abiatuko dira Lizarragako bentara. Han hasiko da oinezko 13 kilometroko ibilbidea, 260 metroko desnibelekin, gailurreria, Portupekoleze eta Baizatik barrena.
- Parte hartu nahi dutenek azaroaren 21a bitarte dute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 635 70 85 10 telefono zenbakira deituta.
- Bisita gidatua 11:00etatik 12:30etara izango da eta parte hartzaileek bere ondare historiko eta dokumentala ezagutzeko aukera izango dute.
- Hirigoien 56-58-ko lokaletan egindako obrak amaituta, ekintzaileentzako bulego moderno eta erabilgarriak sortu dira, bulego, bilera-gela eta energia-eraginkortasuneko sistemekin hornituta.
- Kepa Zubiarrain alkateak, udal arduradunekin batera, instalazioak bisitatu ditu eta Goieki-rekin hitzarmen bat sinatzea iragarri du, Lazkaon ekintzailetza eta dinamizazio ekonomikoa sustatzeko proiektuak bultzatzeko.
- Jolas-igerilekua, muskulazio gela eta saunaren zerbitzuak normaltasunez izango dira esrabilgarri.
- Eskainitako ikastaroen artean, yogakoa izan da arrakastatsuena, 61 pertsonak izena eman baitute. Ondoren datoz aretoko dantzak, josketa, marrazketa eta robotika, eta horrek herritarrek udalerrian bertan formakuntzako jasotzeko duten interesa erakusten du.
- Lazkaoko Udalak antolatuta, formakuntzak tresna praktikoak eskaini dizkie adingabeekin lan egiten duten profesionalei babeserako esparru-protokoloa ezartzeko, indarkeria saihestu, arrisku egoerak garaiz identifikatu eta modu egokian jarduteko, kirol, kultura eta aisialdiko testuinguruetan.
- Emanaldia ostiralean, azaroak14, izango da 19:00etan Arerian, eta bertan ere eskeiniko dira Gaua eta La Princesa Orgullosa filmak, helduei eta haurrei zuzenduta hurrenez hurren.
- Programa 2026ko ekainaren 27tik uztailaren 19ra egingo da, eta euskal diasporako gazteei aukera emango die Goierriko familietan bizitzeko, euskaran eta euskal kulturan murgiltzeko esperientzia paregabe batean.
- Gazte parte-hartzaileentzat eta harrera familientzat izena emateko epea zabalik dago jada, eta abenduaren 7an amaituko da.
- Lehiaketa Lazkaoko herritarrei eta bertako ikasleei dago zuzenduta. Parte-hartzaileek book trailer formatuan aurkeztu beharko dituzte lanak, eta horietan landu beharko dira azaroaren 25aren harira emakumeen aurkako indarkeria, feminismoa, tratu onak eta elkarbizitza gai nagusi hartuta.
- Ikastaroa Ainitze Salaren gidaritzapean egingo da, 17:00etatik 20:00etara, Udaletxeko erakusketa aretoan. Izena emateko epea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik udaletxean bertan edo udalaren webgunean: www.lazkao.eus.
- Eskaerak azaroaren 28ra arte aurkez daitezke, udaletxeko erregistroaren bidez edo udalaren webguneko egoitza elektronikoan (www.lazkao.eus), desgaitasuna edo mendekotasuna duten gazteen ongizatean eta garapenean laguntzen duten tratamenduetara Lazkaoko familiek sarbidea errazteko helburuarekin.
-
Jardunaldia goizeko 08:00etan hasiko da, Lazkaotik Araiarako noranzkoan abiatuta. Han hasiko da oinezko 11 kilometroko ibilbidea baso, bidezidor eta gailur ederretan barrena.
-
Ekimenak 19:00etan izango du hasiera eta igerilekuan 100 metroko erreleboak egingo dira, herritar guztientzat irekia izango den jarduera batean, elkartasuna adierazteko.
-
Kantaka Abesbatzak kontzertu bat eskainiko du ostiralean, eta asteburuan Areria Aretoan proiektatuko dira “Tom y Jerry Aventura en el Tiempo” haurren saioan eta “Los Tigres” helduenean.
-
Bigarren saio honetarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri, asteartea, azaroak 4, 12:00etan, www.lazkao.eus-en.
- Bilera 15:00etan izango da, Ikastolako HH-LH eraikinaren sarrerako gelan.
- Joan den urriaren 23an abiatutako ekimen komertzialak arrakasta handia izan du, 10 egunetan 2.000 bonu erabilgarri salduta. Bonuak 2025eko azaroaren 30era arte trukatu ahal izango dira atxikitako 59 establezimenduetan.
- Oraindik ere eskuragarri daude baserritarren produktuak erosteko bonuak. Horiek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa. Udaletxean salgai.
- Lazkaok publiko guztientzako kultur agenda zabala eskainiko du datozen egunetan, Gaba Beltza, umorea eta zinema uztarten dituen agenda osatuarekin.
- Udalerriko parke eta gune publikoetan, bereziki asteburu eta jaiegunetako arratsalde eta gauetan, gazte talde batzuen portaera desegokien areagotzea ikusita, Lazkaoko Udalak familien eta herritar guztien lankidetza eskatzen du errespetua, ingurunearen erabilera egokia eta auzokideen arteko bizikidetza sustatzeko.


















